domingo, 28 de febrero de 2021

AZKEN EGUNOTAKOA


- Eta zu, Gestas, zerk ekarri zaitu honaino?

- Jerusalengo taberna batean nengoela erromatar legionario hordi batzuekin liskar bat izan nuen.

-Eta?

- Erromatar Inperioaren kontrako atentatu bat leporatu didate.

- Eta zu, Dimas, zer dela eta?

- "Erromatar legionario guztiak putaner hutsak dira" zioen pintada bat egiten harrapatu ninduten.

- Eta zu, Jesus? - ustezko bi lapurrak batera.

- Ni? Jaungoikoaren semea naizela aldarrikatzeagatik...

- Benetan? Gurea guztiz ulertzekoa da, baina zurea? - dio Dimasek.

- Ez dago eskubiderik, diktadura baten menpean bizi garela ematen du - dio Gestasek.

- Badakizue, aspaldi honetan adierazpen askatasuna dexente murriztu dute eta...

-Nork esango, Erromatar Inperioa hain zibilizazio handia, "betea", izanda, ezta?

- Gestas... galbidean jarriko gaituzu!

* Honako albiste honen harira...
https://www.argia.eus/.../all-pitufos-are-bastards...




2011 urtean argitaratutako BORREROAK BADITU MILAKA AURPEGI Booktegi weborrian eskuragarri edonorentzat. Hori izan da gaur goizean Euskadi Irratiko Faktoria saioan aspaldi idatzi nuen nobelatxo hoben kontura aipatutakoa:

"Eleberri honen nondik norakoak ETAren ekintz ezin zitalago batean parte hartu zuen preso ohi batenak dira. Protagonista-narratzaileak aldez aurretik ezagutzen ez duen neska batekin amodiozko istorio zoro eta ustekabeko bat bizi izango du noren alaba den asmatu arte…"




-Zer izan zen gehien erakarri zintuena bera ikusi zenuen lehendabizian?
-Bere ezpain mamitsuak nire oilarra jateko ezin aproposagoak...
-Benetan?
-Bai zera? Erreparatu nion lehenengoa FFP1 ala FFP2 bat jantzita eraman beharrean FFP3 bat zeramala izan zen. Hori izan zen zoro maitemindu ninduena.
-Beharko...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...