lunes, 23 de enero de 2023

ELURTEAK


 Behiala mara-mara ari zuen benetan, eurrez, gogotik, "siberiarki". Gogoratzen dut etxetik irten eta elurra ia-ia belaunetaraino, hots, beti orduko ur-boten gainetik, gogoratzen dut eskolara bidea beti Doctor Zhivago pelikularen pasarterik gordinena balitz bezala; "Lara, Lara!" oihuka, gogoratzen ditut orduko elur-bola borrokak, auzo zein eskolakideen artekoak edo mojen ikastetxeetara gindoazela, heteropatriarkatuaren legeari zor, gure aurrenerabezaroari zegokion sexu-frustazioa aldarrikatzearren elur-bolen bitartez. Gogoratzen dut garai hartan dena hotz eta zuriagoa zela; baina, inondik inora ez gaur baino hobea.

Gaur, aldiz, dena da firin-faran, baita elurra ari duenean ere. Zer dela eta? Zaharra, nagusia, naizelako, eta zaharrok, nagusiok, holako txorakeriak esan ohi dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...