jueves, 5 de enero de 2023

HERTZAINAK-EN ALDE ETA BATEZ ERE KONTRA


 

  Ez dut ukatuko Hertzainak gaztetan entzun nuenik etengabean; besteak beste, noski.

Ez dut ukatuko bere garai hartan Hertzainak begitandu zitzaidanik euskarazko lehenengo eta egiazko rock talde urbanoa; nola ez orduko baserri kutsuko euskarazko kantagintza benetan okaztagarriaren aldean.
Ez dut ukatuko HERTZAINAK-en zenbait kantuz emozionatu, maitemindu, mozkortu, deprimitu naizenik; egia esanda, kontzertu gehienetan denetarik apurtxo bat; putas drogas...

Ez dut ukatuko ere HERTZAINAK-en hainbat kantuk lotsagorritzen nauenik; hala nola "Sí vis pacem..." edo "Bakean utzi arte".
Ez dut ukatuko HERTZAINAK-en itxurakeria politikoa nazkagarria egiten zitzaidanik; "Jaiak eta borroka ere bai"?
Ez dut ukatuko HERTZAINAK-en azken kontzertuok lukurreru batzuen adar jotze hutsa begitantzen zaidanik; normala al da auskalo zenbat urte banatu eta gero "Agur betiko" esatea?
Ez dut ukatuko 80etako nostalgia lotsagarri honek erabat atsekabetzen nauenik; garai onenak? Ze ba? Bertan mentalki geratu izan zaretelako?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...