jueves, 5 de enero de 2023

OHE BAT OZEANOAREN ERDIAN - MIKEL HERNÁNDEZ ABAITUA


 "...txistua inportanteagoa da euskaldunentzat txirula proventzalentzat baino, hiru zuloko flauta hau hain zabalduta baldin badago, nork asmatu zuen, inportatu ala esportatu egin du Euskal Herriak tresna musikal hori, gauza horiek ez dute berez garrantzirik, jendeak ematen die garrantzia, batez ere hiltzen ari den kultura batekoa baldin bada, baina berdin zait, hil dadiala Euskal Herri osoa nahi badu, hil dadila ETAk hiltzen dituen politiko, polizia eta militar guztiekin batera, ez, ez da egia, ez dut inor hiltze nahi, goraka jarraitzen dut, goraka etengabe...

OHE BAT OZEANOAREN ERDIAN - Mikel Hernández Abaitua
Ezer baino lehen nire buruari galdetu behar zer dela eta, Mikel Hernández Abaituaren aurreko liburu ia gehienak irakurriagatik, hona "idazbide" dakardan hau ez nuen irakurri bere garaian, hau da, 2001 urtean edo. Nire zuribide bakarra garai hartan euskarazko liburu asko eta asko irakurtzeari utzi egin niola ordurako nahikotxo nazkatuta bainenbilen euskarazko literatura gehienarekin. Gauzak horrela, galdu egin nuen nobela labur edo dena-delako zoragarri hau gozatzeko aukera. Zoragarria, bai, itzel gozatu egin baititut liburuan agertzen diren bi kontakizun paraleloak; alde batetik oso gordina den kontakizun bat, nola bestela ETAren mamua beti tartean egonda eta honekin batera beste hainbat gauza ere bai, eta bestaldetik protagonistaren Italiara ihesbidearen inguruko gorabehera zein gogoeta benetan goxo eta mamitsuak.
Halere, Ohe bat ozeanoaren erdian zerbaitxo baldin bada orduko Euskal Herriko egoera soziopolitikoaren kronika min bat. Baliteke ere orduko euskal gizarteak zenbait euskaduni eragiten zigun gogo aspertu eta ozpinduaren kronika ikaragarri zintzo eta zorrotz bat.
Bada ere egilearen hainbat bizipen pertsonal edo familiarretan oinarritutako kontakizun zinez hunkigarri eta batik bat ausart bat, non ETAren mamua zein Gerra Zibilarena tartekatzen diren gure historia txikiaren ispilu. Ni, zergatik ez esan, biziro emozionatu egin naiz hainbat pasartetan. Eta zer esanik ez, ikaragarri ere gozatu dut egilearen familia oroitzapenetatik tiraka gerraren aurreko zein osteko Gasteizen kontaketa hits eta mingarriaz; azken buruan gure edonongo gerraostekoa ere bai. Beste hainbeste, jakina, ETAk eragindako min eta kalte guztien nondik norakoen harira.
Ez dut dudarik, Ohe bat ozeanoren erdian egiazko harribitxi bat da, taxuzkoa, euskal literaturaren, ez ozeano, laku txiki eta agian ez hain gardenean, behin baino gehiagotan nahikotxo ugerdoa ere bai. Merezi du, bai, irakurtzea, nola ez; baina, beharbada ere merezi du bere irakurketa lau haizetara aldarrikatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...