martes, 2 de agosto de 2011
ARDANTZARTEAN
Atzo mahasti artean, lehenik aitarenean, mahastietan bertan goxo-goxo bazkalduz bertan ere duen etxolaren aurrealdepean. Goxo-goxo eta haurrak ere plisti-plasta txinoetan erositako ppiszinan, errenke artetik ibiliz, aitak prestaturiko hegaluze masailezur erreari koska eginez. Honezkero gure grazianoaren bila joan ginen Navaridas alderaino. Bertan atea jo eta Guzman Aldazabalekoak lagun batetik bilduta zeudela euren txokora sartzea gonbidatu ziguten, etxeko ardoa dastatzen aldera. Eta ondo asko dastatu ere, urtekoa zein gure grazianoa, gero eta gustukoago dudana, batez ere aslpaldiko partez esan ez dudalako, bazen garaia hahiz eta broma egundokoa kostatu egin zitzaigun; ziurrenik hara joan ginen aurrenengoan aitajaunak atenditu eta ardo kaxa kobratzerakoan okertu egin baitzen salneurriaz.
Edonola ere, badugu urte osorako ardoa, hainbat ondoen hornitu behar genukeena, zeren bestela ez dakit ba nik kreditoren bat edo eskatu behar izango dugun ardoa bakarrik erosteko asmotan. Hala ere, sustoak susto, primera pasatu genuen kalakan, Aldazabaltarrak oso jatorrak baitira, aita oso atsegina eta semeari ondo ikasia eta irakurria eta batez bere solaskari iaio eta oparoa dela biziki nabarmentzen zaiolako. Ezagutu ere ezagutu genuen Kortezubuko alkate ohi eta batez ere xelebrearen semea, behin ere topatu omen genuena, orain ez dela askotxo gainera, Biasteriko Amelibia jatetxean guren ondoan bakarrik bazkaltzen ari zena berak kanpotik ekarritako ardo botila bitxi edo batez; tipo benetan interesgarria, antza denez ardozale porrokatu, ikasi eta trebatua da, solasean aurrera zoazela hiztun ona ere nabarmentzen dena. Baina, aldi berean ere, esan behar da gu bertan azaldu orduko, Aldazabaltarren txokoan, hotz-hotz begiratu, esan liteke nolabait sudurra ere zimurtu egin zuela, nola ez, hain gustura nengoen lagun hauekin, aspaldiko partez ikusi ez ditudanak beharbada, eta bat-batean bi arrotzok azaltzen zaizkidan gogait egitera... Edo bestela esanda, irakagarri ageri zitzaiola ardogile errixo-arabarrak besteko abegikorra ez zena, hots, bere lurraldeko seme-alabeen moduko mesfidati eta arrotzekiko behintzat erdeinaria zela, harro-harroa, handiusteko galanta edo, zer dela eta ez idatzi arabar gehienok betiere gogoan izaten duguna halako batekin topo egiten dugunean: bizkatxa-bizkatxa.
Gero Gasteiza bueltan, Urizarrako mendatean barrena, Toloño mendilerrorantz mahasti eta galsoroez jositako muinoetan gora eta behera, ikaragarri maite duzun eskualde honetan, ikaragarri ere maite duzun mendialdeko eskualdera sartu aurretik, pozarren zoaz jakin badakizulako daroazun ardoa zure lurraren puskatxo bat dela, erbestean zaudela nola edo hala gogoraraziko dizuna, herrimina nolabait arinduko dizuna, noizbait herrimina izan baldin baduzu Asturian aldean. Baina baliteke baietz, sagardoak beste herrimin mota bat arindu bezala.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario