sábado, 6 de agosto de 2011
ETSITA
Ostegun goizean nire editorearekin solasean nengoela gauzak gero eta okerragoak direla zioen, hutsopila eta ezkortasuna edonon sumatzen dela, porrotaren usaina kiratsa bihurtzekotan dagoela. "Etsita", denok gaude horrela esan nuen eta Lk baietsi egin zidan. Etsita zen bera etorkizuna inoiz baino beltzago dakusalako, arlo guzietan gainera, politikarenean zein liburugintzarenean, eta E.Hko geroaz hobe ez mintzatea, lehen eutsi eta orain etsi, ez dago erdibiderik.
Etsia nonnahi azken asteotan inorekin hitz aspertuak egitekotan, topatzen duzula edonor eta ohiko aspaldikoa bota eta baita gizalegezkoa zein ezinbestekoa den zer moduzkoa ere esan orduko, hauek bezain gizalegezkoak diren baina aldi berean ere gaur egungo egoera ezin hobeto erakusten duten ondo esan beharko, hainbestean, erdipurdiz . tirando eta antzekoak erantzuten dizkizu. Gero luzatzen zara hizpidean, badirudi krisialdeak denok gogor jotzen gaituela, badirudi ere jendeak ez dakiela nola aurre egin, esperoan dagoela auskalo zer gertatuko, baina bien bitartean ere goiari gogor eusten diote, hau da, ez direla etxe barruan geratzen, zertarako ore, etorkizunaz gogoeta beltzak egiteko edo?
Zer nolako erantzunak dizkidate azken asteotan, eta ondo diot, "erauzi". Oraingoz eusten diogu baina auskalo noiz arte","Oraingoan libratu gara ozta-ozta, baina hurrengoan ezin","kalean banekusan nire burua, baina...","okerrago daude beste inon".
Azkenok, aldiz, erantzun baikorrak edo gutxienez halamoduzkoak dira. Badaude beste testimonio batzuk berez gordinagoak direnak, bekoz beko esaten dizkizutenean bihotza kokiltzen zaizu eta ez dakizu zer esan, nahiago duzu ixilik egon ondoezak eragindako txorakeria galant bat bota baino lehenago. Badira istorio benetan gordin-gordinak, aspaldi-aspalditik lagabezian daudenenak, egunetik egunera bere burua kalean ikusi eta orduz geroztik ezin altxatu dabiltzanenak, goipustu batean zeudenenak eta orain enpregu bulegoan edo auskalo nori edo non ia eskean, otzurrean ere.
Kalean jaia pil-pilean dago, mozkorrak urtero bezain ugari eta handiak, baina ageri da, edonora begira egiten duzula, krisialdiaren itzalpean bizi garela, badirela denda pila aurtengo abuztuan irekita iraungo dutenak, badago jende mordoa aspaldiko opor luze eta exotikoak egin beharrean guraso edo aitonanomen herrian igaro egingo dituztenak, aurten ezer berririk erosiko ez dutenak; pitoleriak noski, baina badago ere lagun asko bildur dena irailean lanik izango duen ala ez, gero eta lagun gehiago etorkizuna nire editorea bezain etsirik daudenak.
Bien bitartean, jakintsuak-eta mota guztietako hausnar sakonak egiten ari dira krisialdiaren kontura, badago denetarik, pitokeria galantak eta bestetzuk benetan gogoetatsuak direnak. Kontsolamentu eskasa zein petrala geroaren beldur bizi garenendako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario