Telebista, nik ere apenas ikusi ohi dut zenbait teleberri ez beste, normalean nahiago ditut grabutatako eta gustuko telesailak. Edonola ere, aitortzen dut gaur egun ezinbestekoa edo dela gure gizartean jende gehienak aurrean ematen duen ordu kupurua ikusita. Alde horretatik, eta hizkuntza tresna nagusia den aldetik, ezin aproposagoa hizkuntzaren normalizazioa sendatze aldera. Halare, nola erakarri euskaldun ikuslegoa euzkarazkora? Hau da, zer-nolako telebista mota eta zertarako, ikusi ohi duten euskaldun bakanak ilustratzeko asmotan edo, euskaldungoa etengabe heztekoa edo, BBCren antzeko zerbait, ala euskaldunen kontura ahalik eta aundietzia handienak lortzearren? Hori da gakoa, ene ustetan. Areago, zer dela eta behar dugu telebista bat, ilustratzeko, entretenitzeko edo biak batera. Badirudi azken hau oso zaila dela, ia utopia hutsa, diru eskera behar duela ere; baina, merezi al du? Bigarren aukera, ostera, bada telebista batek aurrera egin dezan balio duena, hots, entretenimendu hutsa, arina, baliteke kaskarra zein zikina, baina bildu badirudi jende pila biltzen duela aparatuaren aurrean, badirudi ere ekonomikoki behintzat bideragarria egiten duela. Bestela esanda, eta bertakoek esanda, ETBko telesaiorik ikusiena erdarazko EL CONQUISTADOR omen da; orduan, zer dela eta euskaraz ez egin ahalik eta euskaldun gehien telebistaren aurrean biltze aldera. Kaskarra dela, txarra dela, eta zer, ez al da hori gaur egun teleikusleak eskatzen duena, kontsuma dezala behintzat euskeraz, halakoak gustuko ez ditugunok baditugu oso bestelako denporapasak-eta pantaila batetik ikus daitekenari ere uko egin behar izan gabe. Hala ere, nik uste telesbitaren aurrean besterik gabe, lasai asko, inolako ardura edo kezka barik, esertzen denak denetarik irensteko, hurrupatzeko gertu-gertu egiten duela, beraz, euskaraz behintzat egin dezala, ea horrela ere ezustean edo baturatzen edo hobetzen ote duen bere euskara.
viernes, 16 de noviembre de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario