lunes, 12 de noviembre de 2012

IDAZBIDE


Bideoko neskak badu istorio ikaragarri xamur, eder, gogor bat idazpiderako, noski, honen harira hau da, haritik tiraka hobeto esanda, nik neuk nola irungo nukeen gogoeta egin dut luze. Lehenik eta behin nabarmendu behar dut gutxien interesatzen zaidana neskak berak kontatutako bizipenak-eta, bereak dira-eta soil-soilik direla, eta nik ez dut inolako asmorik bere biziaren inolako egiazko pasarterik idazteko, berak bideoan kontaturikoa baino erakarri ez bainau, hau da, Bartzelonan eginda bazuen bizimodua ustekabean bertan behera utzi eta euren gurasoek sorterrian utzitako hutsunea betetze aldera itzuli behar izandakoa. Izan ere, ez dut uste inoren biografiak, hots, gu bezalako edozein gizakume arruntenak, nobela bat merezi duenik. Biografia nire ustetan oso bestelako idazmota guztiz duin bat da, biografiatua izateko auskalo zer-nolako meritu onak edo txarrak egin behar dituzun, pila bat behintzat, erabiltzen denean nobela idazteko lardaskatu baino ez da egiten, ez besterik, norbaitek egitekotan, gainera, profesional trebe-trebea izan behar da, beharko. Hala ere, berriro diot, neska honek badu istorio bat benetan ederra, zertan datza, ba, bere garrantzia edo erakargarritasuna? Txikia, xumea, oso mamizkoa, haragizkoa, guztioi gerta lekizkiekenetarikoa dela. Eta bertakoa, jakina, nik biziro maite ditut alderdiak, ezin hobeto ezagutzen dudan mundua, lurrarekiko lotura hura, ez baldin bada nire nagusien ahotik ez baldin jasota soil-soilik. Eta jakin ere, nola ez, bizigiro zehatz batetik ihes egiteko desira bizia eta agian ere premia, bakoitza den bezala izan ahal izatearren behingoz, tributik hainbat urrinen, libre izateko eta kitto. Baina guztiz erakargarriena, sorterrira itzuli beharra nagusien lanbideari eusteko, zeharo ezberdian den bizigiroz berrito aldatu behar, hiri handitik herri txikira bueltan, behin apurtutako kateari berriro eusteko, konpontzeko, ala ez, baliteke ezetz, beharbada ez zuen sekula apurtu gura, ez behintzat nahita, bere bidea hautatu egin zuen eta gero ezbeharra, zoritxarra, bidera irten zitzaion ezustean, bere etorkizuna bera kolokan jarriz, beti aikolo-maikolo bizitzeko patua. Edonondik ikusita idazpiderako izugarri, ezin aproposagoa.


Edonola ere, badakit hau guztiau sasidazle baten buruberokeria hutsa dela, bideoan zerbait agertzen baldin bada Lantziegoko Itsaso neska aparta baita, neska benetan zoragarria, ederra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...