Albiste hau mingarria da, oso, oro har eta baita niri dagokidanez ere hainbat arrazoirengatik orain kontura ez datozenak. Bada gainera oso adierazgarria krisialdi honen egiazko nondik norakoez, Espainaren delako porrotaz hitz egiten denean EH aparte balego bekala jokatzen baita sarri askotan, hau da, egiazko eta erabateko porrot hori Espainia hegoaldean bakarrik balego bekala eta sekula ez geure artean, gu, noski, beti hobeak garelakoan. Hala ere, Sakana eskualdean gertatzen ari dena benetan larria da, egia esan ikaratzeko modukoa, langabezia nagusi bilakatu egin baita, ez dago ia inorendako lanik, dena, enpresa guztiak bertan behera geratu balira bekala, eta haietariko askok Nafar Gobernuaren eskutik dirulaguntzak jaso eta gero, Nafar agintari ustelei bertan iraungo zutela agindu eta gero kosta ahala kosta. Eta honen aurrean zer galdetzen diozu zure buruari, onartu beharrekoa ote da nahitaezko egoera larri hau merkatuaren legeak hala agintzen duelako? Zer esan jendea erbesteratzeko edo bertan gosez hiltzeko kondenatzen duen sistema honi buruz? Zer egin behar ustezko jende zuhur eta jakintsuaren aurrean "populista", "demagogoa" edo "antisistema" ez izateko, ezbeharrak datozen bekala onartu beso gurutzaturik, azken batean darwinismo ekonomiko batean bizi gara eta aurre egiteko dugun aukera bakarra da ondokoa izorratzea? Eta bukatzeko, non geratu, nora joan ziren oraintsu arte Alemania aldean sortu "kapitalismo giza itxurakoa" etengabe eta suhar aldarrikatzen zutenak?: "Altsasuko lantegien %90 itxita daude, LABen arabera, baita dendak ere. Langabeziaren aurkako neurriak eskatzen ari dira gaur Sakanan. Hainbat herritan manifestazioak egin dituzte 09:00etan; eguerdian abiatu dira Iruñean, eta iluntzean Altsasun egingo dute manifestazioa. Hainbat eragilek babestu dute gaurko greba deialdia. Eskualdean langabezia hazten ari dela salatzen ari dira, eta UPNri neurriak har ditzala eskatzen diote".
viernes, 1 de marzo de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
PRIORIDADES
Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario