lunes, 21 de julio de 2014

LARREMOTZETIK - HASIER LARRETXEA



Ezari-ezarian egindako irakurketaren zertzeladak baino ez dira: jatorrira bueltako bidaia literario txukun eta hunkigarria, denboran zehar ere egindakoa oroimenaren altxorran arakatutakoan, agian iraganarekiko zorrak kitatze aldera, hau da, herri txikiarekikoarenak, "herri txikia, infernu handia" leloa beti presente, areago beharbada ere homosexuala, edo tribuaren lege edo usadioei soraio soil-soilik, baldin bazara berez itxia den nekazal giza komunitate batean, kalekumeoi hain arrotz eta hotz begitantzen zaiguna ezinbestez, hots, topikoari eutsita edo, topikoaren egiari aurre eginez ere bai, topikoaren muinean egia baitago. Baina, mintzen edo mindu egin zuen iragan horri bizkarra emanez ere, guraso sein gainerako senitartekoekikoak -amatxi Leonitarekikoak balitezke adierazkorrenak idazlearen sorterrira lotzen duena nolabait bere neurrian ulertzearren; nire uste apalean aitarekikoak ote dira hunkigarrienak, baina- gogotik eta batik bat oso tentu literarioz jorratzeko asmotan. Iraganera bueltan bai, baina garraioa poesia da textu motzetan barrena, non tartekatzen diren guztiz lirikoak eta hainbat gogoeta sakon, eder idazpidera ekartzen duten pasarteak zein iraganeko hainbat pasadizu esanguratsu "paisaje" zein "paisanaje"ekiko gorabeheren alde ilunenak, ozpinenak, xamurrenak gordin-gordinean erakustearren, gehienbat sorterrian lagatutako biziaren erakusgarri, testatementu literarioa nolabait "erratearren" eta baliteke ere nire aburutan aparteko lirismoa ere dutenak ez baitira sekula inori ezer mendeku gisa itzultzeko baizik eta gogoeta egiteko betiere oso ikuspegi eskuzabal eta bihozbera batetik. Asko, ikaragarri gustatu zait Hasier Larretxearen Larramotzetik. Izan ere, banituen pasarte pilo azpimarraturik banan-banan FBra igotzeko, baina ezin, liburu osoa igoko nuke ozta-ozta. Egia esa, hautatu ere, ez dakit ba, edozein merezi du eta.

"EZ IEZAIEZU galdetu zein egunetan utzi zioten zu agurtzeari. Galde iezaiezu zein egunetan hasi ziren zu agurtzen. Zein arrazoik bultzatu zituen. Zeinek, ostera, agurra ukatzera. Mespretxuzko begirada arbuiagarriak bestelakoak dira herrietako arnasketa kondentsatuetan, non ez den goraipatzen norbanakoaren irizpide partikularra, artalde homogenizaturako joera dagoenean. Pentsamendu bat ezin da eranskailu batera murriztu. Herrietako ordenamendua, pentsamendu idelogiko hutsera kontatzen bada, amaieratik baino, hasieratik hasten da soka tenkatzen. Ezjakintasunak ondorioztatutako aurreiritzia fundamentalismo mota bat da. Malgutasun ezak kondenatzen du hatz erakuslearekin mintzatzen baino ez dakiena."

LARREMOTZETIK - Hasier Larretxea

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...