Honen aurrean zer pentsa, zer esan, ba al dago agian esatekorik? Gaur arraltsaldean izango ditugu gure bi semeak bueltan, faltan izan ditugu azken asteotan, oso. Izan ere, maite dituzun hurkoak kanpoan daudelarik maitasun horren neurri zein premiaz kontu egiten duzu inoiz baino hobeto. Hala ere, ezinezkoa begitantzen zait, oso, zeharo, argazkian agertzen den amaren oinazeaz inolako konturik egitea, ezta neurritu ere. Ez dut eginen, ez dut eskubiderik, alegia. Izan ere, hau ikusita bihotza erdibitzen zait ezinbestez, Alabaina, ez zait hainbeste kostatzen irudikatzea Gaza suntsitzeko erabakia duten bihotza. Ezin beltzagoa halabeharrez, bihotzotan indartsuenaren legea beti nagusi baita, ez dago besterik, are gutxiago inolako konponbiderik lortzeko asmorik, antza denez indarra erantzun bakarra zela eta batik bat orduz geroztik betiere horrela izango zela erabaki egin baitzuten. Baina ahal baldin bada guda belatzena baino bihotz beltzagorik hori da hauen delibero heriotsua nola edo hala, kosta ahala kosta, zuritzen saiatzen direnena, Hamasen koheteak direla medio edo musulmanen juduenganako berezko gorrotoa zein hauek itsasora botatzeko irrika aitzakiatzat hartuta, juduak eta euren historia zein patua, egia esan edozein arrazoirengatik, atseginago dituztelako, Islama ordea errotik gaitzesten dutelako, edo auskalo, auskalo, zer nolako zuribidea gudaren legea irizpidera ekarrita. Nik goiko argazkian ez dut inongo palestina, judu edo kristaurik ikusten, nik dakusadana haur bat hilik, erailik, da, eta gainerako guztiak ez dit ardura. Horrexegatik erdibitzen zait bihotza, eta hau zein mota guztietako heriotzak zuritzen dituztenek aparteko, egundoko pena eta nazka ematen dizkidate.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario