Gasteizko Hondartzak, hona hemen Xabier Montoia gasteiztar idazle oparoaren liburu baten izena, Euskadi Saria eta guzti eman omen ziotena. Izenburuak bazuen ironia pintin bat azalean Gamarrako piszinak agertu eta ipuinetariko batean aipatu ere egiten baitzen. Baina bai, ironia galanta gasteiztarron egiazko hondartzak Uribarri-Ganboa urtegiko urbazter harritsuak baitira ezinbestean. Edonola ere, Montoiarena da atzo arratsaldean gogora ekarri egin nuena haurrak Gamarrako piszinetaraino eroan nituela. Bazen urte mordoa, hamarkadak egia esan, bertara joana ez nintzela. Txikitan ordea urtero uda partean gurasoekin edo gaztetan nire lehengusuekin zein eskolako hainbat lagunekin ere bai, batez ere uztail aldean ia arratsaldero Gamarrako urbanoa hartu ohi genuela. Eta bai, esan behar nire txikitako piszinak dexente aldatu egin direla, azalez behintzat bai, dena erabat berrantolatuta baitago itxura mordenoago bat ematearren; baina funtsez ostera ia denak berdin dirau ezinbesteko itxurapainketarekin. Hala ere, baldin badago taiuzko aldaketa hori dagokio jende-moduari, bai horixe. Izan ere, txikitan/gaztetan edo nire inguruko gehienak, hau da, auzoko zein eskolako lagunak Mendizorrotzako piszinetara jo ohi zuten, gehienak bazkide zirelako -hiriko aberaskiloak aldiz Estadiokoak izaten ziren-, eta Gamarrakoetara inongo eta inolako bazkide ez ginenok jo ohi genuen. Egia esateko, hau da, gauzak diren bezala esatearren, Gamarrakoak ziren langile auzoetako jendearenak zein Gasteiz inguruetatik at zetozenenak, edo bestela esanda, eguna, goizetik arratsera arte, familia giroan pasatzera etortzen zirenenak, hau da, piszinen inguruko zelaietan eguneko otorduak egiteko asmotan mahai eta aulkiekin ondo hornitua zetozenak. Badakit nik hau horrela esanda pekatu larria dela gurea bezalako gizarte batean non gizarte-mailak ez baleude bezala jokatu ohi dugun. Eta ez da gauza txarra horrela jokatzea, ez, egia esan geure gizartearen bertute bat delakoan nago; batez ere beste hiri batzuen aldean, besteak beste gaur egun bizi naizenaren aldean. Hala ere, niri behintzat esandakoa txikitan ezin ageriago egiten zitzaidan nire gurasoak autonomo txikiak eta Avenidakoak ziren aldetik, hau da, klase ertain langilea, haiek esatea hain gustuko izan dutenez betiere. Egia esan, ez dakit nik zenbat aldiz esan zidaten urtean zehar Mendizorrotzakoen bazkide izateko. Eta nik ezetz, ez zuela merezi, piszinotara uztail aldeko astegun buruzurietan baino joango ez ginen leloa aitzakia, asteburuetan eta batik bat abuztu aldean gure aitaren herrikoetan zein kostaldeko herriko hondartzan egongo ginela, hori eta Adurtza auzoko lehengusuekin joan nahi nuela Gamarrakoetara. Gaur egun, ordea, badirudi jende-modua azalez ere askotxo aldatu egin dela, badirudi egia esan nazioen parke batean gaudela, mota guztietako hizkuntzak zein azentuak entzungai baititugu (eta aspaldi bezala ere Debagoieneko euskalkia nagusi euskaraz egiten dutenen artean), mota guztietako larru koloreak zein itxurak. Azalez bai, baina funtsez ez dut uste ezer askotxo aldatu denik, gaur egungo jende modua hiriak jasan duen giza-aldaketaren ezaupide omen da, antza Maroto alkate jaunak batere maite ez duena; baina, izatekotan gurea bezalako hiri batek joandako mendearen erdialdean jaso zuen aurreneko giza aldaketaren gisakoa da, hau da, biztanleria 60etako garapen ekonomikoa zela medio aukalo zenbat aldiz biderkatu egin zenekoa. Eta niri dagokidanez zer esanik ez, anonimatoa atsegin dut ezer baino lehen, egia esan ez zait batere gustatzen gizalegeari eutsitz ezagun edo lagun ditudanekin denbora alper-berriketan galtzeko, hau da, nor bere bizitzaren kontura huskerietan buru belarri, halako uzkurra edo betizua naiz ni, bai horixe. Horrenbestez eta behiala bezala Gamarran guztiz gusturago egon nintzen Mendizorrotzan baino.
jueves, 24 de julio de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario