Hondartza egun paregabekoa. Villaviciosa aldera iritsi ahala bazegoen goiko zeruan hodei beltz erraldoi bat dena estali eta ziurrenik ere astur-hiruki famatutik zetozenak nolabait gogogabetu egin dituena. Guri ere kendu egin digu hasiera batean; baina, Villaviciosa herrian sagardo bat edan eta gero eguzkia sumatu dugu baita goiko zeruan ere itsaso alderantz. Hortaz, Rodiles hondartzaraino hurrreratu egin gara. Gutxitan bezala zegoen hondartza, doi-doi hutsik, bakan batzuk ez baikeunden hain hondartza zabal batean sakabanaturik eta bat-bateko sargoriaren menpe. Benetan goxo-goxo egoteko moduan, haurren zain itsasertzean hirurok barre-algaraka, itsaso barruan bertan olatuen kukunkari emana, hondar gainean lasai asko nire astebururoko "egile" bokatak goxatzen zein toallan etzanda eguzki galdatan sakelekotik musika zein literatura irratisaio bati adi-adi haurrak eta euren ama uretara bueltan zeudela. Gaur behintzat hondartzako atseginak erruz konpentsatu egin du ohiko hondartzako sufrikarioa, bai: hondarrez gainezka kotxera igotzea, eguzki-erremina, haurren samina etxera itzultzeagatik zein euren amaren ezinbesteko sumina edozein huskeriagatik eta abar, eta abar. Esne mamitan, bai, aspaldi ez bezala eguraldiak batere lagundu egin ez digulako hondartza kontuetan. Hondartzan ezin poz atseginagorik, bai, Asturias aldeko hondartza batean bihotz-bihotzetik zein betidanik maite dudan Kantauri itsasoaren alboan, maiteen ditudanekin olgetan zein nire ohiko gogoetan ere bai. Edo bestela esanda, gaur bezalako egun batean inondik inora egongo ez nintzatekeen bezala, Tel Aviv aldeko hondartza batean lasai askoan etzanda egon banintz nire inguruan suertatzen ari den bidegabekeriari ezaxola, edo are okerrago, nire izenean nire herriko armada Gaza aldean gauzatzen ari den sarraskia kosta ahala kosta zuritzen saiatzen diren zutabegileekin pozik bat eginez.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
PRIORIDADES
Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...
.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario