Idazleari gero eta asper/neka/lotsa/asaldagarriagoa begitantzen zitzaion gainontzekoek idazlea zela jakitea. Bai, ez zuen batere gogoko liburugintzaren inguruko ez zen inoren aurrean (irakurleak, editoreak, kultura-kazetariak eta abar) bere burua idazletzat aurkeztea. Susmoa zuen, edo agian hobeto esanda bazekien eskarmentuak eraginda, liburuen mundutik urrin zeuden gehienek idazleak gaitzustez hartu ohi zituztena, kulturarekin zerikusirik duen ororekin suertatu bezala alegia. Bazekien ere aurreiritziak nagusi zirela eta ia denak txarrak ala okerrak, eta edonola ere erabat gogaikarriak. Gehienetan, aldiz, bost ardura zion horrek; baina, izugarri izorratzen zuen idazleekiko gaitzustez jokatzen duten horietariko norbaiten aurrean eseri behar izatea mahai baten inguruan, nondik ihes egin ezin zuela. gutxieneko gizalegeari eutsi behar ziola ezinbestean. Tamalez, halako zerbait suertatzen zitzaion bere ezkonanaiaren aurrean esertzen zen aldiro. Eta ez, bere koinatua ez zen batere burumotza, tipo ezjakina edo letrabakoa. Ez, beharbada guztiz alderantzizkoa, bere koinatuak bere burua guztiz ikasitzat, fintzat hartzen zuen, sikeran oso familia jasotik zetorrelako, sendi burges batetik non hainbat belaunaldiko kideak sendagileak eta izanak baitziren, gainerakoak kultura mailaren arabera epaitzen zituztenak etengabean. Alde horretatik koinatua saiatzen zen idazlearekin liburuez jarduten behin eta berriro. Hala ere, eta norberaren gustuak, eta hau kasik bizitzaren arlo guzietan, hain ezberdinak ziren aldetik, koinatuak beti galdetu ohi zion idazle kontuei buruz zuen aurreiritziaren kontura, hau da, idazleen itxurazelekeriaz; koinatuak uste bazuen idazleek ere itxura ezer baino lehen lege izan behar zutela, koinatua arkitektua baitzen. Horrenbestez, eta aurrekoetan bezala dirua betiere hizpide, ea zer dela eta ez zen hipster writer bilakatzen galdetu egin zion modan zegoela eta, halako itxurazalekeriak itzel maite baitzituen delako ezkonanaia handiusteak. Idazlea, jakina, ezkon-otorduak gero eta asper/neka/lotsa/asaldagarriak egiten zitzaizkiolakoan zegoen.
martes, 1 de julio de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario