Etorkinen aurka ari da nire hiriko alkatea beste behin hedabideetan, edo zehatzago esanda, mairu gaiztoen kontra, diru languntzez bizi izatera propio iritsitakoak, heren ustetan lan egiteko asmorik ez dutenak, den-denak.
¿Ba al dira alderrikapenok egokiak, zuzenak, bidezkoak, legezkoak ote, alkate baten ahotan? Zertan oinarritzen da alkate jauna, zein datutan, halako baieztapen hain borobilak esateko jendartean? Zilegi al da kaleko jende xehearen ahotan bolo-bolo dabiltzan esamesak edo aurreiritziak alkate bezala aldarrikatzea ozen-ozen ahotsoi atsegin ematearren soil-soilik? Ez al da konturatzen Maroto jauna kolektibo oso bat demonizatzen ari dela errugabekoen kalterako? Ez al daki kolektiboak demonizatzen dituztenak homosexualena ere egiten zutela/dutela oraindik ere? Zertarako nahi dugu alkate bat, elkarbizitza errotik ozpintzeko? Ez al daki Gasteizko alkateak zuzenbidearen oinarria den norbanakoen errugabetasun printzipioa lege dela beste edozein arraza, erlijio edo abarreko usteren gainetik? Hau al da bera etengabe eta batez ere hain lotsagabeki harrotzen den eskuineko modernotasuna? Ba al dago Maroto jaunarengan itxurakeria ez den ezer? Posible al da naizen gasteiztarra gogotik lotsagorritzen duen beste gezurrontzi nazkante alu bat topatzea nonnahi? Ez erantzun, arren, badakit baietz, posible da, baliteke, gure garai petralotako seinale.
No hay comentarios:
Publicar un comentario