miércoles, 1 de marzo de 2017

OPORTORA BUELTAN



Lau bider egon naiz Porton. Lehenengoan haurra nintzela nire gurasoekin, dena iluna eta zikina begitandu zitzaigun/zitzaien, non bazkaldu topatzen ez zutela gogoratzen dut. Azkenaurrekoan orain dela hamaika urte edo, gure seme nagusiak bi urte zituela, edo bestela esanda, kotxezitoaz kalean gora eta behera gindoazela; hiriaz maitemindu ginen erabat. Oraingoan ere itzel gozatu dugu. Harritu gaitu ordea zeinen azkar aldatu den orduan hain ugari ez ziren turismo aldretara agudo moldatzeko, nolatan koxkortu den azken urteotan; Igreja dos Crerigos ingurumarietan ia ezer eta inor ez zegoena akorduan dut; gaur lurpeko parking bat eta aisia/merkatalgune bat daude elizaren ondo-ondoan. Jendez mukuru dago dena edozein hiri handitan bezala. Esan liteke Portok zeukan xarma "vintage", saudoso eta hits hori apurtxo bat galdu duela, hau da, estereotipoaren kaltez eta biztanleen onbeharrez. Edonola ere, ageri da turistook garela munduaren itxura globalizatzen ari garela antxintxika, hots, laster mundua gatz bako postal parrastada bat baino izango ez dela, baton batek daki onerako edo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...