domingo, 26 de marzo de 2017

EURODISNEY



-Eurodisneyren 25 urteurrena eta ez gaituzue behin ere hara eraman!

-Bai, egia da, seme, baina birritan ekarri zaituztegu Luancoraino tripakiak bazkaltzera azken bi hiletan.

-Ez dakit nik gauza bera den.

-Ez al dituzue gustuko?

-Bai noski, ikaragarri onak dira, xamur-xamurrak, primerakoak, merezi du, noski baietz, honaino etortzea.

-Gainera egun ikaragarri ederra dugu itxasora begira egoteko: euritsua eta haizetsua.

-Bai, eurijasa aparta eta olatuak beste hainbeste.

-Ikusten? Ez dago konparatzekorik.

-Horixe, egia borobila, bai, ez dago konparatzekorik.

-Eneee, zuek beti kexetan...

-Ezetz ba, munduko aita hoberena zara.

-Mertzi, potxolo!

-Ama!

-Zer, laztana?

-Noiz itzuliko gara etxera?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...