lunes, 20 de marzo de 2017

HERRI GALDEKETAK




Ez dakit zein herritako hainbat eskualdetan ezkerretik gidatzearen aldeko herri galdeketak egin dituzten. Badirudi %ko 25tik beherakoa bozka ematera joan dela. Gauzak horrela, eta betiere herri galdeketen antolatzaileen ustetan, emaitzek eskumatik gidatzearen aldeko aldarrikapenak izugarrizko laguntza lortu duela diote, badagoela euren eskualdeetan ezkerretik gidatzeko aldarri handi, ozen eta sakon bat, aspalditik datorrena nahiz eta eskualdeotako biztanle gehienak alde edo kontra bozkatzera joan ez diren. Izan ere, herri galdeketen antolatzaileak inork espero ez zuen arrakasta batez hitz eta pitz ari dira hedabide guztietan, laster herriko gainerako eskualdeetara hedatuko dena duda izpirik gabe. Orain bai, herriko hiri handietan ezkerretik gidatzearen aldekoak oraindik ere gutxiengo direla gogoratu dietenean haiek ez adituarena egin dute. Nabarmen da herri galdeketen antolatzaileek ez dutela oso gustuko errealitateak euren herri galdeketen ameskeria zapuztea. Egia esan, herri galdeketen antolatzaileek herri osoa galdeketak egin diren eskualdeak bezalakoa dela sinetsi nahiago dute; berdin die ere eskualdeotan ezkerretik gidatu nahi dutenak %ko 25tik beherakoak diren ala ez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...