Gure amaren ajeen berri izatea bertatik bertara, goiz eguerdian eta aspaldiko partez, bi semeak amonarenean lagata, zure bikotearekin hiri erdialdean zehar pote zein pintxotan ibiltzea zenbait aspadiko lagunekin topo egin bitartean, aratsaldean potrojorran gauera arte adiskide batzuekin afalorduaren zain, afalaurreko poteoa, beste behin ere estimatzen dituzun zenbaitzuekin hitz aspertuetan, afari goxo eta atsegina, ohiko eta ezinbesteko txantxak eta barre karkailak, biharamunean biziro, gupidagabeki, izorratzen zaituzten kubatak; goizeko ajea zure amaren egunerokoekin lehian, zure bi ilobatxo umeekin jolasean, Oviedora bueltan bihotzerrea eragingo dizun arkume errea prestatzea, familia bazkaria eta zure anaia eta kuinatak zure urtebetzea astebete lehenago ospatzeko asmoz erositako esnegain eta kremaz egindako tarta goxoaz ia oka egitea, kotxera sartu Oviedo alderantz ziztu bizian irteteko... hau ez baldin bada zoriontsu egiten zaituena oso antzerakoa omen da. Edonola ere, bizitza goxatzeko propio asmaturiko plazer xumeen erreskada paregabekoa. Eta gainerako guztia hutsaren hurrengoa, edo hori da behintzat sinestea gustatuko litzaizukeena.
lunes, 12 de marzo de 2018
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
PRIORIDADES
Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario