viernes, 23 de octubre de 2020

AZKEN EGUNOTAKOA



-Gaur behintzat maskarek balio digute atzokoaz gero musuan islaturik daramagun iguina inork ikus ez diezagun.

-Egia da, Mariasun, atzokoak oso itsusi utzi gaitu eta.

-Atzokoak denok itsusten gaitu.

-Garai ilun eta itsusiak, Mariasun.

-Garai ilunetan derrigor azaleratzen den itsuskeria, ez besterik.

                                                             


Badirudi joskin batzuk emakumezkoen Erdi Aroko "burukoak" modan jarri nahian dabiltzala, berriro omen? Nik ez dut inolako erreparorik iraganera begira egoteko inspirazio iturri gisa, jakina, guztiz kontrakoa baizik historiazale porrokatua izanda. Halere, beldur naiz Erdi Arora jotzea ez ote den, edozer iradokitze aldera, gure garaiotako joera oso garbia, hau da, Marxek polito azaltzen zuen gainegituraren kontzeptuarekin bat datorrena gure gizartearen azken garaiotako bilakaera gero eta atzerakoiagoa aintzat hartuta. Hurrengoa zer? Sorginak berriro erretzea, jauntxo berrien bortizkeria zuritzea edota Estamentuzko Gizartea berriro eta batez ere behingoz berrezartzea?



Gaur egun jantzita eraman behar dugun maskaraz kexu ari gara etengabean, potroetaraino gaude, bai horixe. Halere, ahaztutzen gara Pandemia etorri baino lehen, egunean-egunean, mota guztietako maskarak ere jantzi ohi genituela/ditugula hor kanpoan, plaza erdian, ari ginela/garela; nork bere maskarak premiazko dituela denok nola edo hala nahitaezko "plazalagunak" garen aldetik. Maskara horiek, aldiz, eskegita gordetzen ditugu, ondoko edo beheko irudian bezala, gure buruarekin bakarka egoten garela soil-soilik, eta maiz ere kostata, oso, asko eta askok gure buruari, auskalo zeren kontura, marro egiteko, ez bada ere zuritzeko, ere joera bizia izaten dugu eta.



Beldurra gara

Jaio nintzen
Zin egin zidaten
Beti zainduko nindutela.
Hor kanpoan dena zen okerbide.

Beldurra gara

Hazi nintzen
Behin irakatsi zidaten
Biziak beti samintzen duela
Bizirik izatea nahitaezko atsekabe

Beldurra gara

Zahartu nintzen
Aski ohartarazi zidaten
Izu-ikara beti kanpotik datorrela
Arrotz eta berria den oro balizko hondamen

Beldurra gara

Hil nintzen
Birus bat iragarri zuten
Haren beldur bizia ozpindu zitzaidan
Azkenean Don Bildur nire buruaren jaun eta jabe.



-Maskararekin ala maskara barik bizitza gure artean antzerakoa ez balitz bezala.

-Nolatan?

-Batere graziarik gabe zein etengabe aspertzen edo lotsarazten gaituen komedia bufa bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...