viernes, 16 de octubre de 2020

SASOI ILUNAK


                 http://www.uberan.eus/?komunitatea/Txema/item/sasoi-ilunak

 

Urtero akordatzen ginen

Galdutako lagunekin.

Intolerantziaren balek garbitutakoak

Intolerantziaren bonbek birrindutakoak

Intolerantziaren hitzek ozpindutakoak

Intolerantziaren begiratuek uxatutakoak

Intolerantziak berak erbesteratutakoak.

Akordatuko gara beti.

 

Astero mozkortzen ginen

Alde Zaharreko betiko taberna-zuloetan.

Astero kale-kantoiak sutan

Airea gomazko pilotak eta galtzada-harriak.

Astero  hiletaren bat egunkarietako lehenengo orrian.

Agintariak eta deitoreka zein promeska pantailetan

Astero errepikatzen genituen inork aditzen ez zituen hitz bertsuak

Aurrekoa konbentzitu ezean gure egia zein zen adierazi nahian.

 

Egunero jaikitzen ginen

Hor kanpoan ezer aldatuko ez zelakoan

Ez behintzat gure munduaren berri ematen zuten hedabideetan

Edota zoritxarreko gatazka behingoz konpontzeko gakoa zutenen diskurtsoan

Ez eta gure artean tai gabe altxatzen ziren gorrotozko harresietan ere.

Egunero dena okerrago.

 

Minuturo aspertzen naiz iragana gogora ekartzeaz

Akorduan sasoi beltz haiek

Hainbeste min eta kalte

Errugabekoen oinazea

Hiltzaileen harrokeria

Gehienon koldarkeria

Hildakoen falta

Eutsi zutenen patua

Bizirik gaudenon erantzukizuna


Txema Arinas

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...