Atorrak, Markitos, Kotilungorriak, Zamaltzain, Erraldoitxoa, Hartza, Mamoxarroak, Ziripit eta Miel Otxin, Joaldunak, Zakuzaharrak, Momotxorroak, Kaskaboboak eta abar eta abar. Emango luke euskaldunek euren buruak mozorratzea oso atsegin dutela, bai. Halere, beldur naiz gustokoen dituzten mozorroak oso bestelakoak diren, eta ez gorputzak mozorratzeko hain zuzen, euren buruak baizik: inor baino aurrerakoiagoak", " inor baino solidarioagoak", "inor baino esku/buruzabalagoak", "inor baino jatorragoak", "inor baino serio eta beharginagoak", "inor baino ausarta eta zintzoagoak", "benetako euskaltzaleak..."
viernes, 27 de febrero de 2026
ARATOSTEAK
(H)aratosteak... Urte osoan zain gogotik gaiztoa izateko irrikitan, haurrak gogotik uxatzeko, atsoak gogoagotik izutzeko, gazteak indarrez astintzeko, nire burua bera erabat iraultzeko, okela gustokoen dudala ozen-ozen aldarrikatzeko, edana nire droga bakarra dela aitortzeko, sexua gogoan dudala etengabean kanpai-jole gisa, futbola ere maite dudala esateko, besarkadak eta nire hurkoak ez direnei musuak ematea zeharo gorrotatzen dudala lau haizetara aldarrikatzeko, nik bezala pentsatzen ez dutenen arrazoibidean zaborra bereizten ez dakidala aitortzeko, fede guztietako predikatzaile guztiak gorrotatzen ditudala oihukatzeko, txiza ezin lasaiagorik zutik egiten dudala ere ozen esateko, auskalo zer beste gaur egungo pekatu latz..! Gero bai, ihauteri aroa pasa eta gero herritar otzan eta onbera izatera itzuliko naiz. Bai zera!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
DITXOSOZKO AKELARRE ETNONARZISISTAREN GAINEAN
Hain gizakume ergela, "sinplia" edo agian gaiztoa naiz, beti herri xehe gehienaren gustu, grina edota joera nagusiei muzi...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario