viernes, 27 de febrero de 2026

BETIZU


 

    Banaiz etxaldeko potrojolea.

Nire behi-saldoko bihurriena.
Edo hori omen da behintzat
Nire gaineko nahitaezko ospea.

Ez naiz aise moldatzen etxaldekoekin.
Ez eta nire taldekide zintzoekin ere
Edo larrean guri begira daudela
Txorakeriak baino esaten ez dituztenekin.

Beti kexaka ari naizela ororen kontura
Edozer sutsu eztabaidatzeko beti prest
Gainerakoen gezur eta iruzurrei beti uzkur
Unaiaren manu eta apetei entzungor gustora.

Hortaz bizi naiz nire taldetik bazter
Larrean zein mendian gero eta gorago
Nahigabetzen nauenari muzin eginez
Libre otzan eta ergelen ezinikusiari esker.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DE CASCADAS Y POZAS VÍRGENES, LAMIAS NO TANTO Y ALEGATO CONTRA EL TURISMO DEPREDADOR

      Cada año más gente por todas partes y sobre todo dando más por culo. Yo todavía no he metido el pie en el mar desde que comenzó el ver...