GASTEIZKO ARATOSTEAK


 

      - Benetan diot; nolatan otutzen zaizu kalera horrela mozorroturik irtetea?


- Gasteizko aratosteak dira, inauteriak, ezta?

- Bai, baina...

- Baina, Gasteiz Antirrazista taldekoek txinatarrez, indiarrez, beltzez, ijitoez, mairuez mozorroturik ez irteteko gomendatu zidaten zuriak ez diren gizabanakoen gaineko esterotipoak ez iraunaztearren zein berauen kultura zein ohituren kontura burlarik ez egitearren.

- Eta?

- Eta gauzak horrela sorgin mozorroa nire amaginarrebari eskatu behar izan nion.

- Eta?

- Eta, jakina, hori nola edo hala matxismoa sustatzea zela leporatu egin zidaten hiriko elkarte feminista guztiek, heteropatriarkatuaren estereotipoak gogotik betikotzen ari nintzela.

- Holan ikusita, agian bai.

- Orduan okurritu zitzaidan ahuntzez astoz, ardiz, txakurrez, zaldiz, zezenez edo edozein txoriz mozorrotzea; baina...

- Baina?

- Baina, PACMAkoek esan zidaten...

- Bai, bai, ulertzen dut.

- Orduan?

- Orduan, frutaz mozorroturik irten nintzen; baina, Euskadiko Gizan Elikaduran eta Dietetikan Diplomatuen Elkartekoek esan zidaten frutak jatearen onurak nolabait gutxiesten ari nintzela...

- Hara, eta zer beste mozorro?

- Ba betikoa, Superman, Spiderman, Batman, Ironman eta abar.

- Baina?

- Baina, hauteskundeetan boto apurrik eskuratu ohi ez dituzten ezkerrezko hainbait alderdik edo taldexkak pertsonai horiek guztiok inperialismo yankiaren defendatzaile eta zabaltzaile suharrak zirela esan...

- Eta hurrengoa?

- Hurrengoa Mario Bros mozorroa izan zen; baina, euskal langile sindikatuetakoek esan zidaten Euskal Herriaren langileriaren bizkar barre egiten ari omen nintzela.

- Ezin sinesturik nabil.

- Ni ere ez.

- Abade, moja, fraide, Buda, Mahoma...

- Zuk zer uste...

- Orduan barrabil edo koskabil mozorro hori asmatu zenuen, ezta?

- Ez, mozorrorik ez, hau da nire potroak nolatan puztu zaizkidan azken buruan.

- Hobeto esanda, buruan bertan, ezta?

Comentarios

Entradas populares de este blog

A ESMORGA - EDUARDO BLANCO AMOR

LA COMEDIA BUFA

SCHOPENHAUER Y LA NAVIDAD