IZAR EDO JAINKOTXO BERRIAK
- Orduan, noiz jabetu zinen gure gizartearen erabateko endekapenaz?
- Noiz? Hedabideek mota guztietako sukaldariak izar edo jainkotxo biilakatu zituztenean, hau da, egunero telebistetan sukaldaritza saioak hasi zirenean, izardun sukaldariok egunkarietan, aldizkarietan, tele/irratisaiotetan, edonon, etengabean, erreskadan eta denetarik hitz eta pitz agertzen hasi zirenean.
- Baina, hori hain larria al da?
- Pentsa, norbaitzuek egiazko artista zein pentsalarien lan edo gogoeten ordez sukaldarienak sustatu nahiago egin zituzten, hau da, mundua, errealitatea, zinez ikertzeko zein ulertzeko gai zein prest daudenen ikuspegi zein interpretazioen ordez jende xehearenak hautatu nahiago zituzten.
- Ez al zabiltza esajeratzen?
- Gaur Jose Andrés sukaldari asturiarrari galdetu egin diote enegarrenez Trumpen politikaren nondik norakoei buruz, ea nolatan dakusan gainean datorkigun etorkizuna eta abar eta abar. Ez al deritzazu susmagarria?
- Baina, baina, zuk ez al duzu jana atsegin?
- Denok dugu atsegin, hori da koska, hori...
- Ez dut ulertzen, edo agian ez dut ulertu nahi.
- Gurea bada alkimista berrien garaia egiazko kimikarienaren beharrean.
- Buff, ez dizut batere ulertzen.
- Nahiago al duzu jatetxe garesti eta dotore batera gonbidatzea dena lasaia askoan azaltze aldera?
- Bai noski, eta guztiz hobeto posible baldin bada Mendialdean Michelin Izar bat eskuratu berri duen jatetxe entzutetsu horretara...

Comentarios
Publicar un comentario