viernes, 20 de marzo de 2026

MARTXOAK 5


 

    Gaur martxoak 5, ostegun hits eta euritsua aurreko egunon aldean, asteburu petrala iragartzen duena gu denok erruz izorratzearren betiko lez. Atzo nire bi seme gozakaitzen esker txarra zein begirunerik eza pairatu eta gero, gaur mahai gainean ditudan atarramendu txikiko betebeharrei erreparatuz, patuak orain arte nirekin izandako ezaxolakeria aintzat hartuta, Richard Straussen pasadizo hau etorri zait gogora ziplo.

1946an, Richard Straussi, orduan laurogeita hiru urteko gizona, kazetari bat oldartu zitzaion ozta-ozta honako galdera honekin:
- Zeintzuk dira zure planak etorkizunerako?
Strauss-ek besterik ez zuen esan:
- Hil!
Handik hiru urtera hil zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LA APISONADORA

  El tiempo pasará como una apisonadora, y de los días felices y rebeldes, del ansía de darle la vuelta a todo, del dolor, el daño y el arre...