AZKEN ERROMATAR ENPERADORE GARAITUA


    Hauek dira Persia aldean partiar zein sasanidarren kontrako gudetan porrot egin eta umiliazio larriak jasan behar izan zituzten erromatar enperadoreak.
Marcus Licinius Crassus (K.a. 53): teknikoki enperadorea ez bazen ere (Lehen Triunbiratoko kidea izan zen), Partiarren aurka Carrasseko guduan izan zuen porrota larriena da, 20.000 gizon galdu zituen eta bere bizitza ere bai.
Caracalla (K.o. 217): garaipen txikiak lortu baldin bazituen ere, bere partiarren kontrako kanpaina ez zen eraginkorra izan eta bere ofizialek behin betiko gudu baten aurretik hil zuten.
Valeriano (K.o. 260): Shapur errege persiarrak bizirik harrapatu zuen Edesako guduaren ostean. Bere egunak gatibuan amaitu zituen.
Gordiano III.a (K.o. 244): sasanidarren aurkako kanpainan hil zen, agian Misicheko guduan porrot baten ostean, nahiz eta gudako zauriengatik ala bere ofizialen traizioarengatik izan zen ezin jakin.
Filipe Arabiarra (K.o. 244): Gordianoren ondorengoa, bake umiliagarria sinatu eta erreskate handia ordaindu behar izan zuen bere armada Shapur I.aren erresumatik ospa egitearren.
Juliano Arnegatua (K.o. 363): Persiako Kanpainan jasotako zauri baten ondorioz hil zen. Bere ondorengoak, Jovianok, Xapur II.arekin bake akordio txit umiliagarri bat adostu behar izan zuen erromatar armada Persiatik erretiratu ahal izateko.
Ezetz asmatu nor izango den persiarrei lehen eraso eta gero porrot egindakoan umiliazio larriak jasan behar izango dituen azken enperadore sasi-erromatarra errotik suntsitu nahi zuen zilibizazioaren esku?

 

Comentarios

Entradas populares de este blog

A ESMORGA - EDUARDO BLANCO AMOR

SCHOPENHAUER Y LA NAVIDAD

RUMBA LA RUMBA, LA RUMBA DEL CAÑÓN...