viernes, 1 de mayo de 2026

ZILBORKERIA


 

    Zaila da, bene-benetan, bere zilborrera hainbeste, etengabe, begira bizi den beste herririk topatzea, bere buruaz harro bainoago harroputz dagoena, bere handiustekeria patologikoen artetik beste inor baino libreagoa, berdinzaleagoa, aurrerakoiagoa dela hain lotsagabeki uste duena, eta hau guztiau nahiz eta oraindiokan ere betiko mito zahar zein bere buruarekiko aurrerairitziei atxikita suhar bizi izan, egia esan etnonarzisismoa ezer baino lehen lehentasun duena bere hizkuntza eta kultura zinez eta gogoz garatu baino lehen, disidentzia printzipioz eta bihotzez onartzen duen taxuzko gizarte demokratiko, moderno eta libre bat izan beharrean ardi beltzak kosta ala kosta baztertzen, zokoratzen, uxatzen dituen artalde handia dena, kritika zein bere buruaren gaineko eztabaida sakonen beldur bizi dena berauen aurrean isiltasuna edo mesprezua argudio bakarra dituelako. Labur bilduz, bere akatsak bertute bilakatu dituen herri benetan gogaikarria.
- Israeldarretaz ari zara, ezta?
- Ez... Baina, tira, baliteke ere, bai.
- Nor da bestea?
- Laga daigun beste egun baterako...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DE CASCADAS Y POZAS VÍRGENES, LAMIAS NO TANTO Y ALEGATO CONTRA EL TURISMO DEPREDADOR

      Cada año más gente por todas partes y sobre todo dando más por culo. Yo todavía no he metido el pie en el mar desde que comenzó el ver...