-Esangotzuet gauza bat: ez dot ulerketan Andaluziako Aste Santuko prozesinoena.
-Ze ba?
-Dana begitanketan xat teatro hutsa, demaseko komerixa, hainbesteko kexu, negar eta batez be "saeta" aspergarrixok. Beti exajerazinotan, andaluziak dian modukua. Ezin dittut soportau, dana ei da itxurakerixa.
-Igoal gogokoau dittuzue Gaztelakuak, Zamorakua kasuko.
-Ixilpeko hori? Tira, tira, guztiz okerrao. Hura bai tetrikua, bilur emutekua, ikaragarrixa. Gaztelauak dian modukua, bai horixe.
-Bai, egixa esanda Korpusekua lakoa ez dao mundu osoan.
-Ez, egixa da, eztao. Geuria oso bestelakua da. Euskaldunok... ze hostia, txantxikuak garan modukua da; earra besteko neurrizkua, serio-seriua eta batez be elegantia, oso elegantia.
-Hori da, hori. Eta zueik, "zeingozue" Aste Santuko bakaziñotan.
- Gu preparaitten gabitz Sevilla aldera fateko.
-Ahhhh!

No hay comentarios:
Publicar un comentario