viernes, 12 de junio de 2026

BUFOI OZPINDU HORI


 

Jabetu egin naiz aspaldi hontan nahikotxo deseroso nabilela Facebooken egiten dudanarekin. Ez dut batere atsegin bilkatzen ari naizen pertsonaia, hau da, aktualitatearen kontura etengabe eta ia orotan aditua balitz bezala barra-barra idazten duena. Ikusten dut nire burua serioegia, astunegia, asaldatuegi, gokaikarriegi, orojakileegi. Eta ez, ez zait laket, ez dut gogoko, aspertzen/nazkatzem/etsitzen nau. Ni etorri ohi naiz hona ia egunero nire txolarteak aprobetxatzearren, noski; baina asmoa omen zen gauza jostagarriak, bitxiak edo gutxienez umorezkoak idaztea. Zer gertatzen da/zait? Maiz, sarri askotan, gehienetan ez baldin bada, aktualitatearen erruz ni neu ozpintzen naizela idatzi ahala, areago nire harresira nik idatzitakoaren kontura eztabaidaka etortzen direnen erruz. Gauzak horrela, benetan desatseginak, nazka/asper/lotsa/etsigarriak diren hainbat "elementu"rekin topo egin beharrean nagoela, jende zinez aztoragarria gogoa ozpintzen didana. Izan ere, nire buruari galdera egitera behartzen naute: ez ote naiz ni neu hainbeste gogaitzen/nazkatzen nauen jendaila horren ifrentzua? Zer dela eta "feisbukean" alperrik galtzen dudan denbora holako zentzugabeko ika-miketan ematea? Zertarako gogoa ozpindu nire egunerokotasunean, kalean edo batek daki non ezagututa, inondik inora sekula aintzat hartuko ez nukeen jendailarekin?
Ez dakit, baina, sareetako gauzok ez baldin badira ondo pasatzeko propio, nolabait gozatzeko sareotan edonon eta edonola gero eta ugariagoak diren sasikumeak sufritu behar izateke, ez dut uste hemen egoteak askotxo merezi duenenik, ez du zentzurik bizitzan oro har edozein dela kausa ez duen aldetik. Ez dakit, ez, baina badaezpada umorezko txorakeriei eta nire literaturari buruzko gauzatxoei eusten saiatuko naiz, alafede.
Auskalo, baina, badaezapada.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

PRIORIDADES

  Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...