martes, 23 de junio de 2026

SASIKUME GALANT BAT AL ZARA?



 

    Honatx Hussan Abu Safiya, Gazan tanken aurrean paratu zen pediatra palestinoa Israeleko armada sionista eta genozidaren sarraskia salatzearren. Ondoko argazkian, ordea, haren abokatuek ere ez dazkizkiten salaketei aurre egiteko auzitegian agertzen da hamaika hilabetetik gora israeldarren gartzeletan tortura, gosea eta batik bat benetan zein delitu egozten zaion jakiteke -ageri da hilabeteotan asmatzeko nahi edo behar denbora adina izan omen dutela, alafede- pasa eta gero.

Gauzak horrela, zuk zeuk bi argazkiotan terrorista bat baldin badakusazu, areago, oraindiokan ere Israel bere burua defenditu baino egiten ez duen estatu demokratiko bat delakoan baldin bazaude, ezin argi eta nabarmenagoa da zu zeu Historiaren alderik makurrenean zaudela. Ze hostia, sasikume galant alu bat zara, ez besterik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LA APISONADORA

  El tiempo pasará como una apisonadora, y de los días felices y rebeldes, del ansía de darle la vuelta a todo, del dolor, el daño y el arre...