martes, 23 de junio de 2026

DITXOSOZKO AKELARRE ETNONARZISISTAREN GAINEAN



 

      Hain gizakume ergela, "sinplia" edo agian gaiztoa naiz, beti herri xehe gehienaren gustu, grina edota joera nagusiei muzin eginez, beti tribuaren lege sasi-sakratuei muzin eginez, "beti eskamak kentzen, kentzen", ezen -auskalo zer dela...- ezin ditudan nire gogoan Pello Reparazen MITOAROA ikuskizunarena eta Nacho Canoren MALINCHErena ondotxo bereizten. Bai, saiatzen naiz, pekatu larria baldin bada ere halakorik adieraztea lehenengoaren aldeko adostasun ia erabatekoa kontuan hartuta, ahobateztasun benetan susmagarria ikuskizunaren egiazko balio musikala, artistikoa, kolokan jartzen duen aldetik; baina, alperrik, biak oso antzerakoak, paretsuak, begitantzen zaizkit nahi eta ez, halabeharrez. "Eztakitx ba", giro nolabait..."gora gu eta gutarrak", mitoen kontu zeharo eztabaidatsua, folklokeria asper/lotsa/irrigarria, musika zein kantuen hutsalkeria eta zer esanik ez funtsezko mezu mesianiko zilborzale arranditsu jasangaitzaz... Halere, badiot, nire errua ote da. Izan ere, ezin da izan ni bezain... okerra, ipurterrea, nazkantea, potrojolea ziria beti prest? Hala eta guztiz ere, benetan, esadazue, zer gertatu da azken urteotan, zer egin duzue rockanrolarekin, hots, errebeldiarekin, punkarekin, umorearekin? Non dago "niaren" berezko original/edertasuna "gu eta gutarren" lilura benetan "kitx/klitxegarriaren" gainetik? Zetak-ena ez al da euskal Nabucco ziztrin bat, hau da, euskal herritarren adore abertzalea suspertzeko ikuskizun elektroniko txit moderno bat, gure Pello Reparaz "matrixzale" sutsua Giuseppe Verdi kaskar bat -Nacho Canorena ageri da probokazio hutsa zela....-?


  

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DITXOSOZKO AKELARRE ETNONARZISISTAREN GAINEAN

         Hain gizakume ergela, "sinplia" edo agian gaiztoa naiz, beti herri xehe gehienaren gustu, grina edota joera nagusiei muzi...