viernes, 12 de junio de 2026

GORROTOA LEGE



 

     Gorrotatzen/gutxiesten dituzte eurek ez bezala pentsatzen ez duten guztiak, baita eurak ez bezalakoak ez diren guztiak, hala nola euren herrikoak ez direnak, euren klase/maila sozio-kultur-ekonomikokoak ez direnak, euren fedea, hizkuntza, banderak, leialtasunak, gustuak eta abar eta abar konpartitzen ez dituztenak, zuribeltzean bizi baitira etengabe, ñabardurak, xehetasunak, oztopo baitituzte betiere. Labur bilduta: euren ezpalekoak ez diren guztiak gorrotatzen/gutxiesten dituzte.


Agertzen dira edonon eta edonoiz betiere euren gorrotoa legea. Garaikoetxearen heriotzarekin nabarmendu egin dira beste behin ere, "Un recogenueces menos", "un enemigo de España menos, "un amigo de la ETA..." Ez dira gauza eurak ez bezalakoa ez den inorekin ondo konpontzeko, denok etsai nahi/behar gaituzte eurekin orotan bat egin ez baldin badugu, batik bat euren ezjakintasunarekin zein egoskorkeriarekin.

Sareotan ugari dira, dagoeneko nagusi ez baldin badira. Sareotan euren gorrotoa parrastaka zein errukigabeki isurtzeko libre eta batik bat zigorgabe dira. Eta galdera da gu ere, sareotan egunero gurearen kontura ere hitz eta pitz, gehienetan denborapasa edo, egoten garenez, gu geu ere nola edo hala eurak bezain maltzurrak, makurrak, neurri batean edo bestean, garenentz da. Egiazko galdera, funtsezkoa, benetam merezi duen hemen irauteak gorrotoa lege behin bilakatu eta gero.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

PRIORIDADES

  Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...