martes, 31 de julio de 2012

LIZARRAN ENEGARRENEZ KAMUSADA



Uxuetik gentozen Lizarralderaino. Lizarran bertan gelditu eta alde zaharrera jo egin genuen. karlismoari buruzko museo ireki berria ikuste aldera. Banuen nik gogoa, gaia betidanik atsegin izan baitut, baita, eta beti bezala, banaka batzuek baino irakurri duten eleberri bat osatu ere bainuen txapelgorriz zein giriz: EL SITIO.

Egia zen, aspaldi irakurria nuen Lizarran Karlismoaren Museoa irekiko zutela. Hori dela eta, duela bi urte bertara joan jakingurak eraginda, Iratxetik igaro eta gero ere, eta bai kamusada ederra; oraindik irekitzeke zegoen, irikitzear hobeto esanda. Tira ba, hurrengorako esan genuen. Hurrengoa iaz izan zen, egunkarietan ondo inaguratuta eta guzti zelakoan, esan liteke Lizarrara propio joan nintzela. Berriro ere alperrik, badirudi aste hartan erakusketa aldatzen edo ari zirela. Itxita bigarrenez, hurrengorako berriz ere.

Azkenengoa atzo arratsaldean bertan, Uxuetik bueltan Gasteizerantz. Ea ditxosozko museoa ikusteko parada suertatzen zaigun. Goazen ba Turismo Bulegora, zera galdetzera, denetarik egia esan. Non dago museoa, galdera erretorika hutsa, ondo asko antzematen batia bulegoaren aldamenean dago, ez dago beraz inolako beharrik inora galdezka sartzeka. Bai, badago, noski baietz, nondik sartuko gara bada, itxita dago, ilunpean barrualdea, ez dago inor. Turismo bulegora zuzen-zuzen, ziztuan.

-Arratsaldeon, neska, Karlismoaren museoa ikustera propio etorriak gara Lizarrara eta badirudi itxita degoela, zer dela eta? -galdetzen dut.

-Bai, motel, zer espero duzu, gaur astelehena -erantzuten dit nire herriko neskatxa pertxenta batek.

-Barkatu, nola???

-Museoak itxita izaten dira astelehenetan -turismo bulegari pinpirinak txit irriparretsu.

-Bai, baina...

-Bainarik ez, hori astelehenero Espaina osoan -neskatoa ez hain edo behar bezain gizalegetsu, betoskoa jartzen hasi baita.

-Aizu, neska, Uxuetik gatoz eta bertan dena irekita dago -azaltzen diot zorrotz-zorrotz, agian gehiegi ez zaidalako ondo asko nabarmentzen ironia darabidanik-. Izan ere, hara joan aurretik internetean begiratu nuen zabalik zegoen eta bazioen argi eta gari uda garaian egun guztiak lanegun zirela.

-Nahi bezala, baina hemen Lizarran ez, hemen astelehenetan museoak itxita daode -erantzuten dit bere lankideari begiratu asper bat eginez.

-Tira ba, ze ingotzau, Tafallan behintzat badirudi gauzak nola egin behar diren dakitela -botatzen diot zirtoa, probokazio hutsa, bi hirien arteko tirabiren jabe.

-Begira, gizon, hobe duzu nik ezer ez esatea -erantzuna noski erdi brometan baina agian berak ez nahi adina.

Eta badakit, bai, bulegotik ospa egin orduko bulegoko neskek elkarri esango ziotela zer nolalo astakirten nazkantea agoantatu behar izan duten. Niri jakina bost, txantxetan edo museoarena guztiz ezbidezkoa delakoan bainago, uda partean behintzat bai, udaroan museoek zenbat eta bisitari gehien erakartzen saiatu behar baitira, horretarako, udan sikieran, egun guztiak zabalik egon behar Europako hainbat eta hainbat hiritan bezala. Baina ez, badirudi errentabilitatea ez dutela helburu, nahiago dutela euren zentzugabeko ohitura zaharrei eutsi museoak irekita jarraitzeko meritoak, hots, ahalik eta bisita gehien, bildu baino lehen.

Eta bai, agian ni listopasatu alu bat naiz, baliteke, baina Gasteiz aldera gindoazela, ikaragarri, bihotz-bihotzez, nire-nire maite ditudan Lizarralde/Estellerri zein Arabako Mendialdean zehar, Espainiaren erabateko gainbeheraren inguruko zioak gogoetara nekartzan ia ezustean...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...