miércoles, 18 de julio de 2012

MURPHY LEGEAREN MENDEAN



Badirudi gaur bertan Letizia printzesaren aita eta amandrea auziperatu egin dituztela. Falta zena esango zuen batek baino gehiago. Bai noski, baina berriak zerbait baldin badakar hori da Espainia jasotzen ari den etengabeko gainbeheraldiaren ikur sinbolikoa. Sinbolikoa Letiziaren aita zein amonaren afera guztiz partikularra izanda, baliteke hutsaren hurrengoa gainontzeko auzien aldean, ez duela egiatan inolako garrantzi politiko edo ekonomikorik, bada ordea pairatzen are garen hondamendi honen sinbolo peto-petoa. Hau da, dagoeneko edozein pertsonai edo instituzio berri txarra izatetik libre ez dagoen adierazgarri, den-dena okerrago joan litekeela, inor ez dagoela salbo egunkarietan azaltzetik.

Den-dena, erainkuntzaren burbuilaren eztandak eragindako gainbehera mugagabekoa, BANKIA eta enparatuen sarraskiak, bankari eta politikari gehienen lotsagabekeriak, hainbat udal edo gobernu autonomoren aurrekontuen lur jotzea, azkenok barra-barra egindako gehiegikeriak edo bobonkadak Divar eta bere neurriko epaile handiusteko eta ustel-ustelen justizia bidegabekoa, Erregea eta elefante errepublikarra, Urdangarin suhiaren lapurreta sasi-instituzionala, edonongo eta edonolako ustelkeria balenziarra eta beste, poliziaren neurrigabekeriak, Fabraren moduko jauntxokeriaren iraupena, Rajoyren buru-buztanik gabeko murrizketa erabat ideolojiko zein ezbidezkoak, eta abar, abar luze, amaigabe eta batez ere etsigarri bat akordura ekarri ezin dudana ez baitut inolako gogorik hemeroteketan murgiltzeko, zertarako ote? Hau guzti honez gero banago etsiak nahiko hartu.

Bestela esanda, badago susmo bat gero eta hedatuago dagoena, gero eta ageriago gauzatzen ari dena tamalez, Espainia ez dagoela, aldez aurretik ondo jakinda ere Rajoy eta enparatuak guztiz baztertuta daudela, EBren eskuetan, ez eta FMIko zuzendaria den Lagarderenetan edo oso antzerako beste finantza marrazo batenetan ere, baizik eta benetan eta beti dabilen, edonon eta edonola betetzen den legearen asmatzailearen eskuetan, hots, Murphy izeneko eta seguru asko irlandar jatorrizko mozkorrontzi baten eskuetan.

Orain bai, Letiziaren aita eta amandrearena gainbeheraldi honen azkena zelakoan nengoen; baina, ikusi berri ditut Espainiako ekipo olinpikoaren janzkerak, errusiar jostun batzuek egindakoak, eta badirudi ezetz, honek ez dutela gelditzerik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...