Gogoratzen dut txikitan nire amaren parteko Arrasateko senitarteko batzuen harrotasuna Fagorren lan egiten zutelako, orduan nire amandrea etxean zaindu eta berriro ikusi ez dudan lehengusinaren harropuzkeria ere bai, Arrasaten, noski, gu bezalako patatero-mahatseroak baino modernoagoak, gorriagoak, abertzalegoak, azkarragoak zirela omen, tira ba, betikoa, gora arabar biktimismoa! Izan ere, Fagorrekin zerikusirik zuen orok bazuen nolabaiteko harrotasun edo harrokeria kutsu bat, ez zen, aldiz, harritzekoa garai hartan enpresa guztiz arrakastatsua baitzen. Gogoratzen dut ere aspaldi lan bat egin behar izan nuela eskola zuzendaria izateko derrigorrezko titulua edo berreskuratzeko, osaba abade batek -nork bestela, ondotxo baitakigu gure herriko apaizen artean zer-nolako lilura zuen koperatibismoarenak- proposatu zidan gure akademia pribatua kooperatiba bihurtzeko egitasmo bat Mondragoekoa eredu hartuta. Orduan ikarakurri behar izan nuen Mondrako koperatibismoaren inguruko dena ozta-ozta. Harrezkero fakultatean ere egindako idazlana profitatu nuen Arizmendietarin buruzko beste idazlan bat egiteko, bazirudien kooperatibismoa ene atzean nenaramala edo. Orduz geroztik ere Mondragon Taldea beti presente izan dut, Debagoeineko zenbait ikaskide izan dudalako -ikasketak bukatu orduko taldearen lantoki batera langile sartzeko gogo bizia zuena, taldeari esker bere herriko gazte guztiek bizimodua nola edo hala eginda zutela harrotzen zena- nahiz lagunartean hainbat kooperatibista dagoelako txitean-pitean bere enpresaren gorabeheren berri ematen diguna sinfalta.
Hau guztiau Fagorrena urrutiko gauza etxatela esateko, gertutik jarraitu dotela enetako be, hau da, ezelako lotura zuzenik ez izanagaitik, sorpresa galanta eta fatala izan dalako, hori bada be plano sinbolikoan bakar-bakarrik. Segitzen dittut beraz honen kontura sortzen diren barri guztiak, jakina, zelabait be emozionatzen naz langileei euren pena, neke eta kezkak edo irratitik adiketan dotziedanien, badakitx, eso saiatzen naz behintzet jakiten, ulerketan euren ezinegona etorkizunan aurrian. Halabe, nik uste, informazino zein datu guztiek holan erakusten dabielako, hau eztala inondik be koperatibismoan amaiera, Fagorrena baino geixen jota, Fagorren buruzagiek hartutako erabakiek kale ein zabielako merkatuan leixan. Bai, merkatuan leixan, urtetan Fagor arrakastatsu bihurtu zauen merkatua bera, Mondragon Taldea aspaldiko Gasteizko Otalora tailerretik gaur egungo Debagoienekoa enporio ikaragarri nabarmena izatera eroan dauena. Badakitx be jarraian esango dotena egoista xamar begitanduko jakola batonbati, baia nik neuk be izan nauen nire negoziua eta nik neuk be kale ein nauen. Orduen nik ez nauken ezelako laguntzatik, asegururik edo galerari aurre egiteko, autonomoek orohar ez daukogunen aldetik, eta nik neuk be pena handia hartu nauen. Hala eta guztiz be, etxaten burutik pasau kalera urtetea nire pena hori aldarrika egiteko, ez notzan ezelako zentzurik ikusten, noren kontra gainera, kapitalismoan kontra? Ni jokuan sartu nintzen, nik galdu egin nauen, baleike be behar besteko indartsua edo trebea ez izana, baleike be leixa enetako gogorregia izana, baleike behar adina egin ez izana aurrera ateratzeko. Baleike hori guztiori, baia, errua norena ete?
No hay comentarios:
Publicar un comentario