Atzo goizean paseatzen ari ginela Zaldiaran magaleko bidezidorrean zehar gure aldamenera heldutako hirukote bati agur esan eta hirurok erantzunik ez, aurreratu gintuzten tutik ere esan gabe, guri eta aurreko bidetik zetorren bikoteari ere ez. Izan ere, bikote hori gure ondora iristerakoan elkarri agurtu genion eta maldan gora zoro moduan eta ozta-ozta Everestera igotzeko propio jantzita zihoan hirukoteari buruzko harridurazko keinu bat ere bai. Harrituta bai, ez baita batere normala mendian topatzen duzun norbait ez agurtzea, hori ezta mendiko gizalegea eta agian inongoa ere ez. Edonola ere, eta baita ondo baina ez hain luze hausnartuta ere, ondorioztatu beharrean nago funtsez, eta betire nire eskarmentuari erreparatuz, ez direla batere arruntak Gasteiz inguruko mendietan halako jokabideak sasiko mendizaleen aldetik, hau da, Gasteizko Dato kalean, Bilboko Gran Vian edo NYko Bosgarren Etorbidean baleude bezala jokatzen dutenak gainerako ibiltariekiko, idiak uztarripean bezala doazenak ezertan erreparatzeke. Ez dute gizalegerik mendian, eta ziurrenik ere ez dute hirian edo euren bizi inguruan. Eta bai, jakina, ezta batere harritzekoa gaur egun astapotroen legearekin talka egitea gure nagusiek irakatsitako gizalegearekin egin beharrean. Eguneroko lorea da, baina mendian behinik behin guztiz penagarriagoa begitantzen zait, atsekabekoagoa, batez ere mendiko piztiak oso bestelakoak zirelakoan nengoelako.
miércoles, 30 de octubre de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario