martes, 8 de octubre de 2013

ELKARRI FACEBOOKA



Badira egunak, facebook denborapasa modura erabili nahi izaterakoan, hau da, hona denetarik jorratzeko asmotan sartzen zarela gogo onez, egundoko liskarrak edo gaizki ulertuak suertatzen direla irizpidera ekarri duzun edozein eztabaidagairen kontura. Horrelakoetan nire asmoa izan ohi da beti gauzak umorez jorratu ahal izatea, bestela ez baitu zentzu handirik inorekin eztabaidaka hasteak, ondo asko badakizulako norbanako gehienok ez dutela inolako asmorik ezertan amore egiteko, geure ideia edo printzipoei tinko eutsi ohi diegu gure ondarerik preziatuena bailiran. Hori horrela izanda ezta batere harritzekoa nire burua facebooken bidez hizka-mizka antzematea eta ia ezustean serio-serio. Ez dut batere atsegin, batez ere nire burua polito ezagutzen dudalako ez badakit nahiatez irakastunkerietan hasten naizela oharkabean. Ez dut gustuko, ez eta gogoko ere, batez ere maiz ezusteko edo hutsopil galantak hartzen dituzulako agian estimatzen duzun norbaitekin zuk espero ez bezala jo egin zaituelako, zuk esandakoa zeharo okertu duelako edo zuk ez esandakoak leporatu egin dizkizulako. Jakin ez baitakigu behar bezala diskutitzen, benetan argudiatzen, elkarri eztabaidaka hasi orduko elkarri mokoka bukatzeko arrisku handia izan ohi baita sarri askotan, ondokoak guk bezala ez pentsatzea edo gure uste edo sinesmenak kokolan jartzea jasanezina begitantzen baitzaizkigu, areago jardunean astapotroren batek parte hartzen baldin badu inork inbitatu ez arren. Ez dira goxoak, ez, erabat mingotsak baino, facebookek eskaintzen dituen hainbat aukera, berriketan gozatzeko seriotan egin dezakezu, noski baietz, ez duzu ezertan beti txatxetan ibili behar, batzuetan ere serio jo dezakezu, baina gutxienez sekulan ez umorea edo adimena galtzeke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...