martes, 15 de octubre de 2013

DEBALDEKOTASUNAREN IRUZURRAZ




 Neska txit atsegin eta moñoña honi ARGIAn irakurritakoa oso interesgarria begitandu zait, bai horixe; baina, zerbait nabarmentzekotan, ene ustetan zinez gogoetagarria delako, gure gizarte gero eta ustelago honen nondik norakoen ezaupide garbia delako, honako hau litzateke:

"Apirilean itzuli nintzenean harrituta gelditu nintzen hemengo giroarekin. Denak krisiari buruz solasean, langabezia, dendak itxita… Baina krisia mundu guztian sentitzen da eta are gehiago gaztea bazara. Nik sei hizkuntza hitz egiten ditut, goi mailako ikasketak ditut eta ez dut inon lanik aurkitzen. Soilik eskaintzen dizkigute praktikak eta horiek ez dira ordaintzen. Esaten dizute beharrezkoak dituzula zure curriculuma osatzeko, baina ordaindu inon ez. Momenturen batean hasi beharko dut dirua irabazten, ezta? Udan bi hilabetez Taiwango museo batean aritu naiz sosik batere kobratu gabe. Hegazkina ere ez zidaten ordaindu. Londresen bi jaialditan aritu naiz eta ez didate ordaindu. Donostiako Zinemaldian bi astez aritu naiz itzulpenak egiten txineraz eta ingelesez eta ez didate ordaindu. Donostian zegoena ez zen praktikak egiteko postu bat, boluntario lantalde bat baizik. Baina emaitza berdina da: doan egiten duzu lan. Beno, 150 euro eman zidaten. Gutxi gorabehera euro bat lanordu bakoitzeko. Ez da krisia bakarrik, esklabotza sistema berri bat da. Enpresek, eta enpresak ez direnek ere, pentsatzen dute onena dela curriculum harrigarria duen gazte bat hartzea denboralditxo baterako deus ordaindu gabe eta gero botatzea, hurrengo urtean beste esklabo bat hartzeko. Unpaid internships, ordaindu gabeko praktikak, esaten zaio horri. Nik erabaki bat hartu dut honen inguruan: ez dudala horrelako praktikarik gehiago onartu behar, ez delako zilegi. Nire lana, nire itzulpenak, nire eskuak nahi badituzte, ordaindu egin beharko dute. Hori da pentsatzen dudana, baina ikusiko dugu. Gauzak oso zailak jartzen badira Txinara joanen naiz. Han errazagoa da lana aurkitzea, hangoa ez bazara. Atzerriko aurpegiak bilatzen dituzte enpresa askotan. Momentuz ikasi egin nahi dut eta olerkiak idatzi, ea noizbait argitaratzen dizkidaten… Hori beste bide bat izan daiteke."

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...