Badut problema larri bat nire txikerrarekin, izugarri atsegin duela erdarazko "estúpido" hitza, auskalo non edo nori aditua, nik uste marrazki bizidun batzuetatik... Edonola ere, jasanezina egiten ari zait txikerrari etengabe eta estupidoka jarduten aditzea, etxeko guztioi deika ari zaigu edozein huskeriagatik asaldatu orduko. Denetarik egin dugu hitz zatar hori ahaztu dezan, berriz erabil ez dezan, inori esan ez diezaion. Dena alper-aperrik, berdin dio komunean giltzapean edo bere burua komun barruan zuzen-zuzen sartzen dugun. Eta bai, berarekin serio-serio berbetan ere egiten saitu gara; baina, jakina, laur urte baino ez ditu, hots, nahi ez baldin badu ez digu tutik ere ulertzen. Egia esan, nik uste okerrago izan dela ezer saiatu izana, orain badaki estupido hitzak aparteko ukitu edo xarma bat duena, eta hori behin jakinda lehen baino maizago erabili ohi du gu errukigabe zirikatze aldera. Erabaki genuen, hortaz, hitz horri jaramonik ez egitea, nola edo hala hartaz asper zedin. Agidanez, lortu egin genuen hein handi batean, guri estupido esateagatik errieta egiteari muzin egindakoan. Zoritxarrez, badirudi oso bestelako erabilera topatu egin diola txikerrak hitzari. Gaur eguerdian eskolatik bueltan, etxeko igogailura sartzerakoan auzoko bat gurekin igo da, oso tipo adeitsu eta atsegina, haurrekin ere jator jokatzen saiatu dena, badakizue "zein da zure izena? Zer moduz eskolan? Ikastea gogoko al duzu" eta abar luze, agian luzeegi, bat. Auzokoa bajatu da gure pisura heldu aurretik, eta orduan, igogailuko atea itxi baino lehen, hara txikerraren baieztapen zitala: "aita, gizon hori estupido garbi-garbia da..."
viernes, 25 de octubre de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
PRIORIDADES
Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario