Hiriko jaietako hirugarren egunaz geroztik gogait egiten hasten naiz, bai, nazkatzen ere bai. Ezin dut saihestu, ez dut nire burua festaren parte sentitzen, ikusle hutsa bilakatzen naiz eta horrek biziro aspertzen nau ikuskizuna ezagunegia begitantzen zaidalako. Areago, aurreneko eguneko alaitasun eztandaz gero, edo bestela esanda, txupinazoaren gaueko zein gehiegizko bihontzondoko hordia alde batera lagata, nahitaezko makalaldi petrala pairatu ohi dut, dena demaseko begi zorrotz edo kritikoez ikusten hasi ohi naiz, dena uste baino errepikakorragoa, zatarragoa, nekagarriagoa, ezagunegia begitantzen zait. Horrenbestez, eta ikusle hutsa bilakaturik naizenez, hau da, festan parten hartu beharrean gainerakoak zelan gozatzen duten begira egoten naizela, aspertzen naiz itzel. Egia esa, jaiok tristatzen naute oso, ez dakit joandako denboragatik eta honekin batera orduko oroitzapenak zein lagunak gogora ekartzen ditudalako ezinbestez, nire inguruan ia dena zelan zaharkitu den jabetzen naizelako edota niri hiriko jaien azpian dagoen berezko zakarkeria gero eta ageriago egiten zaidalako hainbat arlotan, hau da, urtean zehar guztiz hotza eta hitsa den hiri baten azala ziplo aldatzen denekoa, egun gutxi eta zehatz batzutan baino zoratzen ez dakiena, mozkorraren mozkorrez baino zoratzen ez dakiena, alaitasuna oihuka zein saltoka baino azaleratzen ez dakiena. Dena itxurakeria garbi-garbia begitantzen zait berez hain lehorra eta gozagea den hiri honetan. Alabaina, baldin badago itxurakeria horren adibiderik gorena hori da euskararena, zeren eta guztiz gogoeta egitekoa baita, guztiz txunditzekoa, jai egunotan ezagun dituzun mota guztietako euskaldunak, hots, ikastolakumeak, euskaldunzaharrak, euskaldunberriak, euskaraz barra-barra egiten ikustea, eta euren haur edota txakurrekin ez ezik, kalean topo egiten duten ia ororekin baizik. Ikaragarria bai, jai egunotatik aparte beraiekin kalean topo egitekotan ondo asko dakizulako aurreneko hitza berriro ere erdara hutsean izango dela aurrean dutena euskalduna dela ondo jakinda ere. Baina tira, baliteke bai euskara haur zein txakurrekin hizketan egitekoaz gain jai egun seinalatuetarakoa izatea soil-soilik, baliteke hori bere etorkizuna izatea halabeharrez, Edonola ere, helduxegiak omen gara lehen eguneko parranda zoroaz gero jai giroan soraio bermulgiltzeko, eta agian horrexegatik ere bizpahiru ordu barru Asturias alderantz ospa egiteko irrikitan nago. Jaiak ez ezik, zure hirian, zure gurasoenean, zure sorterriarekiko zerikusirik duen oro astunegia egiten hasia zaizulako. Eta hau guztiau ondo jakinda ere hemendik alde egin orduko, hau da, baliteke bihartxe bertan, herrimina nagusituko zaizula derrigorrean.
jueves, 7 de agosto de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
PRIORIDADES
Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario