Herio noiznahi eta nonahitik hel dakizuke, bai horixe. Laredoko hondartza batean zaudela zoro ("burua nahastuta" zuela diote egunkariek) batek eskuan duen aiztotik zein Harry "Zikina" bezalako EE.BBetako polizia batzuen pistoletatik "tiro egin galdetu aurretik" leloari eutsiz. Herio egon, egon liteke ere Basurtuko erietxean zain, handik edonora gupidagabe sakabanatzeko prest. Herio dago egunero inguruan. Heriorekin dugun hitzorduari ezin diogu muzin egin, gehien jota ahalik eta gehien atzeratu edo ahal dugun heinean saihestu. Izan ere, Herio da nobela beltzik kaskarrenak idatzi ohi dituen idazlea Laudioko aita eta alabaren kasuan lez. Hala ere, baldin badago bizitza alperrik galtzeko modurik triste edo lotsagarrienik, hori da duda izpirik gabe Heriori adar joka ibiltzea, hau da, balkoi batetik bestera edo hegazkin batetik Leonardo Da Vinciren morroi gaixoen antzera amildegira salto egin zoro moduan. Esan bezala, Herio errukigabekoa da, baina sarri askotan alu hutsa ere bai.
martes, 19 de agosto de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MUSEOA
- B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario