miércoles, 24 de junio de 2015

FEDEDUNETAZ



Badago gauza bat benetan bitxia, gogoetagarria, ez dakit nik goraipatzeko modukoa edo guztiz kontrakoa, hau da fededunaren berezko itsukeria, berdin dio errealitatea aurka izatea, hau da, bere fedea konpartitzen dutenak berak nahi, behar edo espero beste ez izatea, sinesmenaren indarra nahikoa da eragozpen ñimiño, ugerdo hori gogotik erabat ezabatzeko, errealitate hori ez balitz bezala bizitzeko, bera ez bezalako beste fededunak aintzat ez hartzeko, etorkizuna prestatzeko noiz edo noiz, zorioneko egun zoragarri batean, denok fede berdina edo bertsua izango dugulakoan. Hori bai, aitortu beharrean nago fededunak badituela hamaika motibo eta aukera mota guztietako jaiak ospatze aldera. Gainontzekook, hainbat agnostizismok jota gaudenok, itzel aspertu ohi gara, aitortzekoa da, bai horixe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...