martes, 12 de enero de 2016

80ETAKOAK



Iñaki Kortabitarte lagunari agindu bezala, lubakien gainen zerbait jorratu nahi nuke niri ere buruan darabilkidalako lubatitik irten gura ez dutenen kontura zer edo zer idaztea, hau da, 80etako hamarkadan mentalki, animaz edo trintxeratutako hainbat garaikideri buruz, edonon somatzen baitut nire inguruan, baita batzutan eta zenbait girotan parrastan ere, sarritan nire baitan ere bai, urrezko garai bat izan balitz bezala eta guztiz kontrakoa, garai benetan ilunak eta hitsak. Gogoan dut, bai, zer edo zer idazteko, baina berehalaxe jabetzen naiz dagoeneko dexente idatzi dudala garai horren kontura, eta ziurraski behar, nahi eta merezi ez bezain ongi edo oparo, inolako arrakastarik edo arretarik izan ez dudalako. Zer dela eta, beraz, berriro ekin garai haietako giro ilun, zabar eta pozoitsura bueltatzen, baliteke esan beharreko guztia esana izatea, baliteke, ala ez, litekerik gabe, beste batzuek guztiz hamaika bider hobeto egin izana. Ez al da agian 80etan gu geu ere bertan geratzea behin eta berriro jorratu nahia? Gure inguruan garai zital, petral haiek euren bizien onenak dituztenak daudela? Tira ba, nik uste belaunaldi guztietan antzekorik suertatzen direla, zahartzen, heltzen ez dakitenak edo zahartzerakoan, heltzerakoan euren orainaldia gustuko ez izan eta ondorioz iraganera etengabean bueltatzen direnak, noizbait edo auskalo nola zoriontsuak izan zirenekora. Eta badaude ere lubakietan oso eroso daudenak, ezagun duten bakarra delako edo, bertan baino moldatzen ez zekitelako. Ez dakit, baina memoria jorratzeari ezinbesteko ariketa deritzodan heinean, memoria ere arrikutsua begitantzen zait, memoria gezurti porrokatua delako, eta memoria lukabi egin dutenak oso gogaikarriak, asko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...