lunes, 15 de mayo de 2017

HERRI TXIKIA...



Herri txikia, infernu handia, eta ezer baino lehen egia borobila, batik bat kalekume peto-petoa baldin bazara eta ez diezu tribuaren sasilegeei men egiten edo beraren apeta zein manietara ez baldin bazara makurtzen txintik esan gabe, tribuaren ustezko buruzagien aurrean burumakur ibiltzeko gogo zein asmorik ez baldin baduzu, gehiengoaren erabateko adostasunei muzin egiten baldin badiezu zure irizpideen arabera eta ez beraienera, baita zure kasa bizi izateko ohitura baduzu ere, hau da, gainontzekoen bizitzan sudurra sartzeke edo printzipioz inor bere eritzi edo bizimoduarengatik juzgatzeke. Herri txikiak infernu handiak dira bertan deabruak nagusi direlako, txerriak adina txerrenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

PRIORIDADES

  Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...