Fakultatean nengoela eta ikasgelara sartzeko zain, Historia Garaikideko irakaslea azaldu eta nire aldamenean eseri zen nire harridurako hitz aspertuak egiteko asmotan edo.
-Bakizu, Arinas, zer dakoten nire etxeko logelako armairuan barrenian ondo gordeta?
Nik, jakinda, ideiarik ez. Areago, banengoen guztiz urduri, erne, irakasle hark txoro fama garbia zuelako, klasean txorakeriak baino esan eta egiten ez baitzituen, betiere gu ikasleok ahoa bete hotz utzita ezustean eta etengabean botatzen zituen xelebrekeriak zirela kausa; txantxikua zen, hots, Oñatikoa.
-Txorizoak, dozena erdi bat txorizo-korda nire amandriak baserrixan euki ohi zituan moduan.
-???
-Eta oin preguntauko doztazu zertarako, ezta?
Nik, jakina, ez nuen berari ezer galdetzeko asmorik, badaezpada. Nik berak bakean lehenbailehen uztea nahi nuen, ez besterik.
-Ni Sabinan biloba naizela beti akorduan eukitteko.
Ez zidan besterik esan. Handik gutxira, ia segituan, nire hainbat ikaskide heldu ziren, ikasgelara sartzeko ordua zen eta. Gaur egun ere oraindik nire burua galdetzen diot ea, ez zer demontre adierazi nahi izan zidan, zergatik niri esan zidan baizik txantxiku txoroak, azken hau ez baldin bada tautologia bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario