lunes, 21 de febrero de 2022

GASTEIZ PORN

 


    Hara, albiste on bat aspaldiko partez Gasteizko Mendiei buruzkoa, hau da, nire gaztetako zein bihotzeko mendi, baso eta landa eremua, 16 urtetik aurrera, Zaldiaran mendiaren magalean bertan ia-ia, bizi izan naizelako, gaur egun oraindiokan etxera buetatzen naizen aldiro bertatik sarri ibili ohi naizelako:


"Gaur iragarri dutenez, orotara Gasteizko hegoaldeko 5.130 hektarea Natura 2000 Sarearen barruan geratuko lirateke –gaur egun Kontserbazio Bereziko Eremuaren baitan 2.227 hektarea daude. Gasteizko 17 kontzejuri eragingo die neurriak: Bolibar, Andollu, Subilla Gasteiz, Zumeltzu, Ariñez, Gometxa, Eskibel, Armentia, Berrostegieta, Lasarte, Gardelegi, Gaztelu, Mendiola, Monasterioguren, Gamiz, Uribarri eta Aberasturi. Babestuta geratuko diren elementuen aurrean, hauek nabarmendu dituzte: pagadiak, erkameztiak, ameztiak, txilardiak eta larre lehorrak."

Orain bai, irakurri dudanez ere badirudi hau guztiau babesteko edo sortu duten planari edo dena-delakoari PORN deritzala (Plan de Organización Rural de Recursos Naturales). Ez dakit ba nik mendian edo basoan barrena joango naizen hurrengoan zer topatuko, ez, baina, hori bai, irrikan nago... 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS LEONES

      Le pregunto a la mujer que me dio la vida si le gusta la comedia argentina que le he puesto para que se entretenga un rato por la noc...