lunes, 11 de junio de 2012

ATEZ ATEKO GATAZKA ORAIN BE BELAUNALDI ARTEKOA

Gainbegiratu ohi ditxut arin-arin Debagoiena.net.eko barrixak, gustetan jat noizik behin han zer pasetan dan jakitia, oso gertu dauket-eta sikieran goguan baino ezpada. Ta horretan nengoen ikuska, honako bideua topau dotela atez-ateko zabor bilketaren asuntoaren kontura, hau, Bildunistango huriburutik zihar etengabe hedaketan dabilena edozein izurriren modura. Eztabaida, liskarra hobeto esanda, laster ailegatuko da seriotan Debagoienako herrixetara, bertatik Araba Aramaixotik pasata, eta hauteskundeak pasa ahala suguru nago Bildu edo bere ordekoaren botoen batazbestekoaren arabera dalako gatazka, eztabaida, sugetzarra, trikimailua edo dana dalakoa Euskal Herri gehixenera zabalduko dala duda barik. 

Asuntoa goitik ikusita, bertatik baino ikusi ez dotelako, neri etxat bape gustetan, zabor poltsak ate ondoan eskegita izatia etxat begitanketan bape txukuna, politta, agian be bape osasungarrixa zaborrakin edonon, edonoz eta edozelan topo egin bihar dozun aldetik etxetik urten edo satu orduko. Baton batek, hau da, teknikarixak, norainoko oinarrituta edo zentzunezkuak daozen neure susmoak edo errezeluak. Oraingoz Gipuzko partetik etorten jakun barriak baino ezin ditxut kontuan hartu, eta badirudi bertan tirabirak gogor-gogorrak izan diela, betiko lez bestalde, hau da, dana nor bere alderdi edo taldearen arabera kokaketan da neurri baten alde edo kontra. Ez dago, beraz, ezer barririk EHko zeruko hodeipean.

Halabe, ezta hori irizpidera ekarri gura nebena, baizik eta goiko bideoan erne edo adi-adi dagoen edonork sumatu leikeena baino, badago oso datu bitxi-bitxia ezin hobeto azalketan dana bideoan, bai prentsaurrekoa emuten dauen bozeramialearen kasuan zein aurrian daukon entzulegoan, oso datu adierazgarrixa, nolabait adierazketan doskuna eztabaida horretan badagoela beste zatiketa bat berez daozenekin batera, oso zatiketa esanguratsua bai politaren ikuspegitik, bai gizartearen nondik norakoak  kontuan hartzerakoan, hau da, gizarteari komeni jakon neurrixak erabagitzean, gizarte horren bizimodua errazago egiten dauena. 

Zein ba? Nik uste dagoeneko arreta puskat izan dauen orok asmatu badauela, ezin ageriago dalako, bideoan atez ateko sisteman kontra agerketan dien ia gehixenak zaharrak die, gutxienez jente heldu-heldua, besteak beste aitaturiko bozeramalea. Badago beraz belaunaldi arteko zatiketa bat laster gatazka bilakatu leikeena, badago betidanik hor azalpean edo egon dan ixilpeko gatazka bat, beste edonon egoten dana baina agia hamen politikak be beste ezaugarri barri bat gaineraketan dotzana, gazteria abertzalea, ezkerrekoa edo usteko aurrekoia, zaharreria abertzalea baina espero besteko  zein usteko atzerakoia: belaunaldi arteko konpoezintasuna edo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...