Badakigu denok zer nolako egoera latzak jasaten ari garen, badakigu noski krisialdia ekonomikoaz haratago doala, egiatan gure gizarte eredua kolokan dagoela, eta besteak beste, nola ez, gure agintariak ditugu kezkatzekoen. Badirudi ustelkeria izugarri hedatua dagoela politikarien artean, azken urteotan barra-barra ugaldu egin dira exenpluak, edonon eta edonola, nahiz eta egon badaude Espainia aldean batzuk besteak baino ustelagoak diren herrialdeak, bertan gizartea inon ez bezalako ustela bailitzan, horrenbestez ezta batere harritzekoa usteldutako agintariak behin berriro eta erruz hautatuak suertatu izana.
Badago bera gure artean, denon artean, muinean, benetan ustela den zerbait, bestela ezin da ulertu azken urteotako gainbeherakada ikaragarria, gure mota eta alor guztietako lotsak-eta agerian utzi egin dituena hain zuzen. Ez dago, beraz, albiste txarrak, deitoregarriak, amorragarriak ekartzen ez dituen egunik. Badirudi nolabait ohitu egin garela, albiste txarrok hain ugariak dira ezen ia ez baita posible ezerekin harritzea. Areago, sortzen diren, ozta-ozta erreskadan gainera, berri txarrek ez digute gure gainbehera honen egiazko izaeraren nondik norakoetaz jabetzeko baino balio.
Hala ere, badirudi ere gure gizartea krisiaz haratago pairatzen ari den erabateko gainbehera honen berri ematen digun iturri bakarrak komunikabideek egunez egun ematen dizkiguten albisteak dira, gehienetan gugandik urrun, gure bizkarrean eta bizkar gainean ere bai. Eta bai, segurutik hala bada, guk irensten ditugu egunero gure gizartearen ustelkeria ezin hobeto islatzen duten adibideak. Alabaina, gauza ia guztiok goi mailetan gertatu ohi dira, beraz kanpotik ikusita gu gure eguneroko bizimoduan usteldu, lotsagabeko edo gaiztoen hatzaparretatik salbo gaudela uste dugu. Baliteke gehienetan hala izatea, baina honezkero gure inguruko ustelkeria somatu ez baldin badugu horrek adieraz lezake ziurrenik mendi tontor baten gainean ardi artean bizi garela zinez axolagabe.
Nire inguruan baditut gure gizarte honen funtsezko ustelkeriaren berri egunero ematen didatenak euren lan eremutik urruntzeke. Baditut, horrenbestez, hamaika abidide ustelkeria noraino sartuta edo barnertuta dugun adierazteko. Luzaz egongo nintzateke beraz adibideok hurrenez hurren zenbatzen. Ez dut beharrik bat bakarrarekin nahikoa baitzait hau guzti hau ilustratzeko baina. Izan ere, badut pasadizu bat mahai gaineratzeko gure politikarien kalitate eskasaren berri ematen diguna. Badut oraintsu eta urte berean bi biltzar hausteskude izandako eta krisiak jota larri-larri dagoen elkargo autonomiko bateko sailburu izendatu berri batek haren menpeko edo saileko langileei esandakoa euren artean estreinakoz azaldu orduko: "ni ez naiz hona etorri ezer aldatzeko".
No hay comentarios:
Publicar un comentario