jueves, 26 de mayo de 2016

AZKENAK ETA BERRIAK



Txoropito Euskaltegien sareko irakasle-ikasleak bildu ziren Nafarroako Bidankotze herrian hildako Antonia Anaut eta Ubaldo Uhalde, Izabako Erronkarieraren azken bi hiztunen gorazarrean parte hartzeko asmotan. Honez gain, eta Artzentaleseko Bittor Cabieces Garai euskalariaren ideiari ekinez, herriko euskaltegiko Mikel Salbotx irakasleak erronkaiera berpizteko gogoa berotu nahi izan zien bere ikasleei bertan bildutako EHko zoko guzietako ikasleek Bidagontzeko euskara zenduaren berri izan zezaten. Areago, Cabieces jaunak bertara joandako euskaldun zahar guztieei euren herriko hizkeraz egitea erregutu zien egiazko euskara, hots, tokian tokikoa, behingoz plaza jalgi zedin.

-Onki jinak guzier, Ni Mikel naz, Mendigatxa uskategiko bruzegia. Zek zrei ordia Uskal Erri guzitik jindako uskaltzaliak. Orai leituko daizeit poema eiher bat uskararen gainian:

Gore uskara iltan bada
zore izena eztakizu,
zore etxe, izenburua
ezta deus zoretako.
Gore uskara iltan dago
¡xoan fite neskatoa!
matto bero, matto andi
uskarari emoitra.
ezta ilen, ezta ilen
Erronkari’n uskara.


-Oso politte, motel, gustau txat kristona, eta zelako guapue da Roncaleko euskarie entzutie, ni emoxionau naz eta guzti, emongo´tzet nire ikasle gustixei astero behintzet irakur deixen -esan zuen Bermioko irakasle batek.

-Bai, niri ere gustau zat ikaragarri, horrexegatikan pentsatzen det merezi duala erronkakiera berpiztea, hain euskalki jator eta berezia da eta -gaineratu zuen Aizarnazabalgo irakasleak.

-Nik erranen dautzuet egia, Erronkaierari antzematen dakot Xiberoko eskuararen amini bat -Senpereko irakasle baten ahotik.

Gauzak horrela, Bilboko Maite Parral Ibarguengoitia, Donostiko David Izagirre, Gasteizko Amaia Ruiz de Ozenda, Iruñako Iñigo Sanz Aribe eta Baionako Pierre Casaubon gazteek datorren urtean Deutsche Schulera aldatzea erabaki zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...